Badu 16 urte, udaberri guztiz, Hendaiak bere indarrak bateratzen dituela martxoa Euskararen hilabetea izan dadin. Euskara-bitaminak, gure hizkuntzan irakurtzeko, ikusteko, entzuteko, trukatzeko, ikasteko, parte hartzeko, mintzatzeko, arnasteko.
Hendaia Euskaraz Udalak duen euskara garatzeko proiektu garrantzitsuan sartzen da, jakinez Hendaia Ipar Euskal Herriko herri aitzinatuenetarikoa dela hizkuntza politikan. Baina Hendaiako Herriaren euskararen aldeko mobilizazioa ez da martxoan mugatzen, urte osoko engaiamendua da.
Martxoak momentu nagusia izaten jarraitzen du halere, arreta guztia euskaran jartzen baita, eta Hendaiar guztiei, zahar ala gazte, proposatu jardueretan parte hartzeko aukera ematen baitzaie. Programa aberats horrek publiko ezberdinei euskarazko adierazpen zabala eskainiko die: erakusketak, mota anitzeko ikuskizunak, mintzaldiak, bisitak… gustu guztientzako proposamenak izanen dira!
Momentu garrantzitsuen artean, aipa dezagun mugari buruzko mintzaldia, zentzuzko hautua, hiru Europar instituzioen erdian (Partzuergoa, Eurohiria eta Euroeskualdea) kokatua den gure hiriarentzat.
Beste berritasun bat aurten: Hendaiako Udala partaidetza batean sartu da Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruñako herriekin, belaunaldi berrien euskalduntzeari buruzko informazio ziklo bat antolatzeko. Horren baitan, haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideen inguruko mintzaldia eta josteta-kantu liburu baten aurkezpena proposatuko dira, guraso euskaldun zein erdaldunei zuzenduak.
Azkenik, hilabeteak amaiera ezin ederragoa izanen du, Hendaiako Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketarekin, gure eskoletako talentu gazteek Les Deux Jumeaux elkartearen alde kantatuko dutelarik.
Une ederrak datozkigu, beraz Hendaiako Udalak eta elkarteek osatu 2025eko egitaraua ongi begiratu, eta eskainitako jardueretan parte hartu!
Egitaraua
Martxoaren 2an
19:00
Zine-topaketa: Nun habila Perkain ?
Filmaren proiekzioa (euskaraz, azpitituluak frantsesez), ondotik solasaldia Mikel Erramouspé zuzendariarekin (euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez)
Prezioa: zinemaren ohiko tarifak
Les Variétés zinegelan
Martxoaren 5ean
17:30 – 18:30
Yoga familian
Yogaren ezagutzea familian eta euskaraz (5-10 urteko haurrak guraso batekin).
Prezioa: 10€ familia bakoitzeko.
Kiran Shanti elkarteak antolaturik.
Kiran Shanti elkartean, Pausuko errepidea, 74 (Intzuran)
Martxoaren 6an
18:30
“Genero estereotipo batzuk haur-gazte literaturan, egiazki?”
Mintzaldia Idoia Rodriguez Mondragonen eskutik.
Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.
Mediatekan
Martxoaren 7an
18:00 – 19:30
Kantuz Kantu
Zatozte euskal kantu herrikoiak taldean kantatzera!
Mintzaian elkarteak antolaturik.
Borderline Fabrikan
Martxoaren 12an
14:00 – 16:00
Archéologie, les fouilleurs du temps / Arkeologia, denboraren induskatzaileak
Akitania Berriko eta batez ere Euskal Herriko arkeologiaren inguruko erakusketaren bisita euskaraz familientzat (8 urtetik goiti); ondotik, arkeologiaren inguruko atelierra.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Izen-ematea derrigorrezkoa, beranduenaz jardueraren bezperan: 05.59.74.16.18 –
Erakusketa ikusgai martxoaren 22a arte, asteartetik larunbatera: 10:00 – 12:00 / 14:00 – 17:30
Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean
18:30
“Mugaren erronka, atzo, gaur eta bihar”
Mintzaldia Iban Larrandaburu eta Elena Casiriain-en eskutik, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolatua.
Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.
Gaztelu Aretoan
Martxoaren 15ean
9:30 – 11:30
Udaberriko garbiketa Hendaiako itsas bazterrean
Hendaiako biztanleak, elkarteak, auzo-batzordeak eta enpresak mobilizatzen dituen publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa (elebitan).
Antolatzaileak: Hendaiako Herriko Etxea eta CPIE Euskal Itsasbazterra
Izen-ematea derrigorrezkoa: 05.59.74.16.18 –
Hitzordua izen-ematean emanen zaizue.
Martxoaren 16an
11:00
30. Udaberriko Besta
“Ostirala iritsi da” ikuskizuna, Porrotx, Marimotots Pupu eta Lore pailazoen eskutik.
Akelarre elkarteak antolaturik.
Txartelak eta xehetasunak akelarre.eus webgunean.
Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenea)
Prezioa: 9€ – Dohainik 2 urte pekoentzat
Txartelak salgai Hendaiako Lovi kafetegian, Irungo Real Union ostatuan eta akelarre.eus webgunean.
Martxoaren 21ean
18:00 – 19:30
Kantuz Kantu
Zatozte euskal kentu herrikoiak taldean kantatzera!
Mintzaian elkarteak antolaturik.
Akelarre elkartearen egoitzan, Askatasunaren karrika, 3
Martxoaren 22an
10:00
Andaye – Oroitzapenen Hiria
Gunearen aurkezpena euskaraz, ondotik erakusketa elehirudunaren bisita librea.
Dohainik, toki kopuru mugatua.
Baitezpadakoa da erreserbatzea: QR kodea
Hendaia Turismo eta Merkataritzak antolaturik.
Andaye – Oroitzapenen Hirian
Martxoaren 23an
10:30etik goiti
Mutxiko Besta
10:30: Txistulari eta gaiteroen Diana
11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan
13:00: Zintzur-bustitzea
13:30: Bazkari herrikoia Gaztelu Aretoan
Bazkaria: 28€ – Erreserbak martxoaren 17a arte: +33 (0)6.83.90.25.11 –
Mutxiko Elkarteak antolaturik.
Gaztelu Aretoan
Martxoaren 28an
18:00
“Zuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak”
Mintzaldia, Paula Kasaresen eskutik. Aitzinetik, Ikas pedagogia zerbitzuak gurasoentzat sortu duen web atalaren aurkezpena eta elkarteen informazio erakusmahaiak.
Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruñako herriekin elkarlanean antolaturiko belaunaldi berrien euskalduntzeari buruzko informazio zikloaren baitan.
Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.
Gaztelu Aretoan
21:00
DORTOKA – Euskara ikasten dutenen irratsaioa
Imanol Espinazo aktorea euskara ikasten ari da eta erabaki du mikroa hartzea euskara ikasi dutenen lekukotasuna biltzeko. Zuzeneko irratsaioa euskaraz, hanka-sartzeak umorez partekatzeko. .
Sartze librea. Borderline Fabrikak antolaturik.
Borderline Fabrikan
Martxoaren 29an
11:00
XoOoo ! Nire haurrarekin euskaraz irakurri
Josteta kantu eta erhi joko liburu elebidunaren aurkezpena, Josiane Aguerre-Valencia eta Ainhoa Elizondoren eskutik. Guraso euskaldun zein erdaldunentzat, beren haurrekin (9 hilabete-6 urte) irakurketa momentu bat partekatzeko parada.
Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruñako herriekin elkarlanean antolaturiko belaunaldi berrien euskalduntzeari buruzko informazio zikloaren baitan.
Dohainik.
Mediatekan
Martxoaren 30ean
16:30
Hendaiako Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketa
Hendaiako Herriko Etxeko Euskara eta Hezkuntza eta Haurtzaroa zerbitzuek antolaturik.
Prezioa: 2€/heldu, Les Deux Jumeaux elkartearen alde
Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenea)
IKUSKIZUNEN ALDETIK…
Martxoaren 14an
20:00
KONTZERTUA : OLATZ SALVADOR
Iraupena: 75 mn
Zainak Eman album berriaren aurkezpena.
Kultur Sasoiaren baitan.
Prezioak: 12€ / 6€ / 4€ – eusko. Aitzin-salmenta Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.
Mendi Zolan kulturgunean
Martxoaren 25ean
18:30
Egonaldi ateratzea: ARGILUNAK
Garazi Egiguren – Komorebi konpainia – Iraupena: 35 mn, ondotik eztabaida
Dantza, bideo eta musika ikuskizuna euskaraz.
Mugaz gaindiko Karrikan plataformak hautatutako konpainia, espazio publikoarentzat sortzen duten Euskal Herriko konpainia berrien sustenguz.
Kultur Sasoiaren baitan.
Prezioa: Dohainik. Erreserbak Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.
Mendi Zolan kulturgunean