2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urte guzti hauetan, hainbat gai landu dira. Urte pixka bat berezi honetan, Euskara Batzordeari garrantzitsua iduritu zaio Hendaiako egutegian sartzen den hitzordu hau atxikitzea, osasun egoerak proposa daitezkeen jarduerak anitz murrizten baditu ere.
Euskararen egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herriak bere transmisioa eta erabilpena eguneroko bizitzan sustatzen ditu. Badu urte batzuk jada Herriko Etxea hizkuntza politika ausarta batean en-gaiatu dela, gure hizkuntza txerta daitekeen gune guztiak kontuan hartuz, hala nola udal adminis-trazioa, hezkuntza, kultura, eta abar… Aurten ere, euskara herriko ekitaldi nagusietan sarrarazteko zeharkako politika boluntaristak jarraituko du.
Gure nahia martxoan iragan daitezkeen jarduera guztiak mantentzea da, eta horien egitarau zehatza aurkituko duzue webgune honetan. Eguneratuko da denborarekin, osasun egoeraren arabera. Aurreikusiak ziren beste jarduerei dagokienez, urtean zehar birprogramatuko dira, euskarak bere toki osoa ukan dezan gure eguneroko bizitzan.
Hendaiako elkarteen eta udal zerbitzuen laguntzarekin osaturiko egitaraua ezagutzera gonbidatuak zarete, eta proposaturiko jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu, hesi keinuak errespetatuz. Horrela, aitzinetik izena ematea eta maskara janztea derrigorrezkoa izanen da guzti horietan.