Osasun-krisiak eragin handia izan du Hendaia Euskaraz 2021 ekitaldian, baina halere, euskararen hilabetea ospatu da martxoan Hendaian. Jarduera gutxi batzuk baizik ez dira proposatu ahal izan, gehienaz kanpoan eta parte hartzaile kopuru mugatu batekin.
Hala eta guztiz ere, edizio murriztu horren bilana baikorra dela erran daiteke. Izan ere, lehenik eta behin, bi elkarte berriren parte hartzea azpimarra daiteke: Recycl’Arte elkarteak bizikletak konpontzeko tailerra eskaini zuen, eta Endaikak arrauna ezagutzeko saio batzuk antolatu zituen. Horrek erakusten du elkarte horiek euskara haien jardueretan txertatzeko nahia, eta horri esker, publiko berriak erakartzeko ere.
Gero, ezin da ukatu publikoa hurbildu zela, segur aski eguraldi atseginak eta garai berezi honetan Hendaiarrei proposatu hitzordu kopuru txikiak lagundurik. Horrela, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak eskaini natura-ateraldia betea zen (pertsona batzuk ezin izan dira onartu ere), eta oro har 5 taldek (30 bat haur eta lagundu zituzten helduak) parte hartu zuten Turismo Bulegoak antolatu altxor ihizian. Hamar bat euskaldun mahungak bildu zituzten eta lanean aritu ziren itsasbazterra garbitzen laguntzeko, bizikleta bat osoki konpondu zen Recycl’Arte elkartean, eta bost lagunek arrauna probatu zuten Endaikarekin.
Azkenik, jarduera guztietan, publikoak zein antolatzaileek zorrozki errespetatu dute osasun-protokoloa: izena aitzinetik ematea, parte hartzaile kopuru mugatua, distantzia sozialak mantentzea eta maskara janztea.
Halere, martxoan aurreikusiak ziren ikuskizun guztien, baita mintzaldia eta tailerraren gibelatzea biziki damugarria da. Urtean zehar saiatuko da birprogramatzen, osasun baldintzek aukera emanen dutelarik. Euskara batzordeak euskarazko urteko programazioa lantzen segitzeko asmoa du, gure herriaren bizitzari erritmoa ematen dioten momentu nagusiekin lotuz.
Milesker 2021eko edizio honetan inplikatu diren elkarte eta udal zerbitzuei, eta jardueretan parte hartu duen publikoari!