Helgarritasuna: 3. mailako Handiplage gune bat ireki da Hondarraitzen erdi aldean

Uztailaren lehenetik abuztuaren 31 bitartean, Handiplage zerbitzuak (3. maila) hargune berria ireki du Hondarraitzen alde nagusian.

Lantaldea bost langilerekin indartu da; bi harrera-egile goizean eta hiru arratsaldean, bisitariak hartzeko 11:00 orenetatik 19:00 orenetara, aste egun guztietan.

Hainbat urte dira Herria ekintza aipagarriak egiten dituela ezintasun ahalemn urritasunen bat dutenen alde, bere Handiplage jardunaren bitartez. Iaz arte, labeldun bi gune genituen, bat 1. mailakoa, Hondarraitzen erdialdean, eta bestea, 3. mailakoa, Dunba Harrien aldean.

Aurten, 3. mailako labeldun gunea Hondarraitzen erdialdera aldatzea hautatu du Herriak, eta sorosleen gunetik hurbil kokatu. Bainatzeko baldintza seguruak bermatu beharrak eraman gaitu hala egitera, Dunba Harrien aldean ziren arrokak eta shore-breaks deiturikoak arriskutsuak baitziren eta, horren ondorioz, egunero behar baitzen bandera horia hedatu. Ahalmen urritasunen bat dutenei egiten zaien harrera errazteko, lipar baterako uzte geldilekua antolatu dugu oinezkoen aldean, Handiplage gunearen ondoan. Horrez gain, bi MUP aparkaleku daude itsas hiribidearen eta Olibondoen karrikaren arteko bidegurutzean, minibus moldeko MUP ibilgailuentzat. Badira ere, Florida aparkalekuan, autoentzako zortzi aparkaleku erreserbaturik.

Gunea 3. mailan sailkatua izan da iragan maiatzean, herriak helgarritasunaren eta gizarteratzearen alde etengabe egiten duen ahaleginaren erakusle.

Eskuragarri diren hornidurak

  • 2 oihal-estalki eta itzalpeko pausalekua
  • Uretarako orgatxoak
  • Pertsonen altxagailua
  • Komun egokituak
  • Dutxa egokitua
  • Egurrezko bidexkak kokatu ditugu ahalmen urritasunen bat dutenen gurpildun aulkiak eta gauzak uzteko (itzalean, oihal etxolapean). Lagun egiten dietenei eguzkitakoa ekar dezatela eta beren gauzak egurrezko bidexkatik at utz ditzatela eskatzen diegu.

Navigation de l’article