Hegobusen 5 urteak: + % 53 erabilera gehiago eta 3 milioi bidaia eginik

2021eko irailaren lehenean, Hegobus, Hego Lapurdiko garraio sareak 5 urte bete ditu. Bilana. Bost urteotan bide luzea egin du Hegobusek eta egun 18 herritan ematen du zerbitzua, batez ere Hego Lapurdiko eremuan, baina baita Kanbo, Biarritz eta Irunera joanez. 2016ko irailean abiatu zen Hegobus eta 2017. urtea izan zen ustiapeneko lehen urte osoa; 5 urteotan 3 milioi bidaia erregistratu ditu. Osasun krisiagatik ere, sareak % 53an emendatu du erabilera 2017aren (497 028 bidaia) eta 2021erako egiten den kalkuluaren (760 000 bidaia) artean. Egun, bidaien % 43 Hendaiakoak dira (31, 33 eta 35 lineak). Trafikoa honela banatzen da: bidaien % 19 herriarteko lineetan eta bidaien % 81 herri barnekoetan.

BETE-BETEA TXIK TXAK sortzean

Hegobus sareak bilakaera handia egin zuen Euskal Herriko mugikortasunerako Txik Txak sarea sortu zenean, 2019ko irailean. Eskaintza % 20 emendatu zen eta zenbait linea herri zenbaitetan agertzen ari zen gero eta eskari handiagoari erantzuteko egokitu ziren, bereziki Donibane Lohizune-Hendaiakoan. Hegobus sarearen eremua hedatu da ere, Donibane Lohizunetik Kanbora, Zuraidera eta Ezpeletara doan linea bat sortu baita.

Erabiltzaileak pozik

2019an kanpoko bulego batek 245 erabiltzaileren artean egin asebetetze galdeketak dio erabiltzaileen % 77k 15/20tik gorako asebetetze nota ematen diotela sareari (2017an % 57 ziren).

HEGOBUS laburki

Txik Txak zerbitzu guztiez gain (autobusa, elkarbidaia, TER txirrindak alokairuan eta zerbitzu askean, …), sareak honako hauek eskaintzen ditu:

  • 11 autobus linea / Eskaera bidezko zerbitzua / Mugikortasun urrikoentzako zerbitzua (30 000 bidaia egin ditu) / Joan-jinkari bat urririk Ainara eta Getaria artean
  • 375 geltoki
  • 450 abonamendu
  • 3000 ikasle baino gehiago eskola garraioan (sortu zenetik % 11 emendatu da)
  • 3 880 000 euroko ustiapen kargak 2017an eta 4 970 000 eurokoa 2020an, hau da, % 33ko emendatzea
  • 480 000 euroko diru sartzea 2021erako aurreikusia

 

Navigation de l’article