HegoBus garraio sarea erabiltzeko txartel merkeagoak izaten dira Hendaiako egoiliarrentzat.
Nor zara?
- RSA hartzaile zara:
Erakutsi beharreko frogagiria: Familia-laguntza Kutxaren (CAF) ordainketa agiria, garraio txartelaren ordainketaren aitzineko hilabetekoa. - CMU laguntza hartzaile zara:
Erakutsi beharreko frogagiria: Gizarte segurantzaren eskubide agiria eta indarrean den CMU-C delako gaixoen babes osagarri Unibertsala - 26 urtez beherakoa zara:
Erakutsi beharreko frogagiria: Nortasun agiria, pasaportea, gida baimena (indarrean)
Gehiago jakiteko HegoBusen webgunera
Donibane Lohitzuneko bus geltokira joan behar duzu zuzenean (geltokiaren aurrean) (GEUZentrotik ez da pasa beharrik) galdegiten diren agiriekin
%50eko apaltzea ukaiteko 10 txarteleko karnetan zein hileko edo urteko harpidetzan
Hendaian bizi zara?
- Adineko pertsona zara (diru iturrien arabera)
Erakutsi beharreko frogagiria: Zerga agiria (ordaindu ala ez) N ala N-1 - Ahalmen urritasunduna zara, elbarrientzako laguntza jasotzen duzu
Erakutsi beharreko frogagiria: Eskubide agiria - Lana bilatzen duzu eta Elkartasun laguntza berezia (ASS) jasotzen duzu
Erakutsi beharreko frogagiria: Eskubide agiria - Pertsona ezindua zara eta ezinduentzako laguntza berezia (ASI) jasotzen duzu
Erakutsi beharreko frogagiria: Eskubide agiria
GEUZentroko administrazio kontseiluak deliberatu du % 50eko apaltzea bere gain hartzea 10 txartelen karnetan zein hileko eta urteko harpidetzan.
Hendaiako GEU Zentrora joan behar duzu galdeginak diren ziurtagiriekin
Helbidea: Lorategietako karrika 9
Astelehenetik ostiralera 8etatik eguerdira eta 13:30etik 17:30a
Telefonoa: + 33(0)5 59 48 23 10