Ekainaren 20an, ostegunarekin, Kotte ECENARRO auzapezak eta Philippe ECHEVERRIA, Office 64 de l’Habitat bizitegien bulegoaren zuzendari nagusiak Hegoaldea bizitegi eraikineko alokatzaileak hartu dituzte Herriko Etxean. Elizaren karrikan kokatua da eraikina eta alokairu lagunduko 65 bizitegi ditu.
Auzapez jaunak ongi etorria egin eta bizitegi berri ukanen duten horretan ongi koka daitezen opa die; gero, Office 64 de l’Habitat delakoaren solaskideen aurkezpena egin da. Kokatzeko moldeak azaldu dira, bai eta bete beharreko segurtasun neurriak, aparkatzea, hondakinen kudeaketa eta sailkapena, betiere elkarrekin ongi bizitzeko arauak ahantzi gabe. Bertan, alokatzaile anitz ziren eta bizitegia ekainaren hondar honetan ukanen dute eskura.