2019ko «Antzerkiaren Maiatza» Festibalean Parte Har Dezaten (Ostatu-Jantokian)
2019ko antzerkiaren maiatzaren barnean, ostatu-jantokian publikoarentzat lan egiteko borondatezko elkarte berri bat hartzea proposatzen da.
Festibalak 35 urte beteko ditu 2019an. Hendaiako ekitaldi garrantzitsuenetako bat dugu eta jende anitz erakartzen du.
Orain bitartean, Hendaiako bi kultur-elkarte aritzen dira urtero eta irabazi handiak egitera heltzen dira festibalari esker; irabazi horiek guztiak beretzat atxikitzen dituzte, beren elkartearen bizitza diruztatzeko.
Herriaren eta elkarteen arteko partzuergoak funtzionatuko badu, hemen beherean azaltzen dugun engaiamendua eskatzen zaie elkarteei.
Elkarteek bete beharreko baldintzak:
- Jokabide onen gutuna betetzeko gai izatea (adib. tokiko produktuak erabiliz, fresku eta sasoikoak; baso berri deitu basoak erabiliz; hondakinen sailkapena eginez; material birziklatuak edota birziklagarriak erabiliz, etab.)
- Saltzen dituzten produktuetan zentzuzko prezioak ezartzea
- Kalitatezko zerbitzu laster eta nahikoa eskaintzeko, bai eta espazioaren muntatze eta desmuntatzea egiteko behar beste elkartekide ari daitezela lanean
- Elkarteen artean, eskaintza aberats eta elkarren osagarria proposatzea (antzeko elikagaiak eskainiz elkarren lehian ez aritzea)
- Beste elkarteekin batera lan egitea, kultura zerbitzuak koordinaturik. Proposamenak egitea eta festibalaren egitarauari eta jardunei egokitzea.
- Festibalaren lekuan saltzeko behar dituzten baimen guztiak eskatzera engaiatzea (ostatu eta jantoki baimenak…)
- Festibalari ordainak proposatzeko prest egotea (adib.: apainketan parte hartzea, festibalerako arte proposamenak egitea; zenbait janari eta edari eskaintzea…)
Urte baterako entsegua = 2019ko festibalerako, hau da, 2019ko maiatzaren 16tik 19ra eginen denerako.
Elkarteak 16tik 20a bitarte, biak barne, prest izatera engaiatzen dira (montatze eta desmontatzea)
Festibala bururatu eta bilana eginen da, partzuergoarekin jarraitu ala ez erabakitzeko.
Hautagaitzak e-postaz:
Aurelie Pousset, Kultura gaietarako zuzendaria: ; 2019ko otsailaren 21, ostegunerako, 20:00ak aitzin.
Argibideak: 05 59 48 30 49.
E-mezuak elkartearen asmoak azaldu beharko ditu, ostatu-jantokirako egiten dituen proposamenak, zerbitzu hori betetzeko eta engaiamenduak betetzeko duen ahalmena, etab.
Hautaketa kultura batzordean eginen da, hurrengo bi asteetan.
Hautatze irizpideak:
- Hendaiako kultura elkartea
- Festibalaren egitarauan den arte alor batekin loturik lan egiten duena (hau da, karrika arteekin, antzerkiarekin, dantzarekin, zirkoarekin edo musikarekin). Bereziki so eginen zaio elkarteak aniztasun horren erakusle izateari.
- Borondatezko langile anitz mugiarazteko gai den elkartea; diruzko ahal zerbait duena eta baimen eskari guztiak eginik dituena (erosketak aitzinetik egin eta autonomoki saltzea). Herriak ez ditu gerta litezkeen defizitak estaliko.
- Elkarteen artean elkarrekin lan egiteko gai izatea, festibalaren arrakasta xede
Elkarteen hautaketa festibalaren izpirituari loturik eginen da, familia giroari, karrika arteen festibal izpirituari.
Kultura zerbitzuari galdetuko zaio egin duen hautuaz, zerbitzuaren eta elkarteen arteko partzuergoak elkarlana behar baitu festibalak arrakasta ona ukanen badu.
Hautaketaren ondoren, lan bilkurak antolatuko dira.