Gurasotasuna: Familien astea berriz ere hemen ukanen dugu azaroaren 20tik 24ra

Azaroaren 20tik 24ra

Gurasoak, haurrak eta haurtzaroaren profesionalak bost egunez topatuko dira animazioekin, mintzaldiekin eta elkarrekin mintzatu eta partekatzeko tarteekin GEUZak eta haren partaideek artoski apailaturik.

Gurasoak eta guraso izatera doazenak dituzten egitekoetan laguntzea, Hendaian diren udal eta elkarte egituretan proposatu jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera ematea, gurasoei haurrekin izateko tarte bat eskaintzea…horra azaroaren 20tik 24ra ukanen duzuena.

Egitaraua ezagut ezazu

Familien astearen 2019ko egitaraua ikus ezazu (pdf - 1,73 MB - nouvelle fenêtre)

Azaroak 20, asteazkena

  • 10:00: Ustekabeko lantegia
    Lekua: Mediateka
    Guraso-haurra, 6-10 urteen artean
    Leku kopuru mugatua; izena emateko: +33 (0)5 59 48 00 77
  • 10:00etik 11:00etara: Aisialdi harrerak
    Lekua: Haurtzaroaren Etxea eta Lizardi Txiki
    Aisialdi harreren guraso-haurrentzako animazioak
  • 14:30etik 16:30etara: Aisialdi harrera
    Lekua: Haizpean aisialdi harrera
    Aisialdi harreren guraso-haurrentzako animazioak
    Izena emateko: egituren zuzendariarengana jo
  • 15:00 Nire lehen zinema: Loups tendres et loufoques
    Lekua: «Variétés» zinemagela
    Guraso-haurra, 2 urtetik goiti
    Horren ondoren, krakada
    Izena emateko: +33(0)6 29 19 00 96
    Laburpena: Bi otso, nahi? horra bada! Ahoberokerietan ari dira; gainerako abere guztiak mendean dituztela uste dute, baina egiazki, ezagun da oso honako hau: otso guztiek artixot bihotza dute! Sei film labur hauen alde guztiak ezagutzeko, animazio teknika hainbat eta hainbatekin.
  • 20:00 Eztabaida arratsa: nerabeen guraso izan gaur egunean
    Nerabezaroa zalantza garaia da,hala da nerabearentzat bai eta gurasoentzat ere; topaketa hau nerabeen guraso gisa dituzuen zalantzetaz mintza zaitezten pentsatua da; adin horri lotu gaietaz eztabaida dezakegu: fidantzia, ateraldiak, pantailak, etab. Elkarrekin gogoeta egin dezakegu ere ezarri beharreko mugei buruz, bai eta nola kudea ere harreman berri hori eta nola nork bere erreferentziak atzeman.
    Lekua: Irandatz kolegioa
    Animatzailea: Cédric Sempere,AdoENia, Euskal Herriko Nerabeen Etxekoa
    Orori zabalik- Izena emateko: +33(0)6 29 19 00 96

Azaroak 21, osteguna

  • 9:30etik 11:00etara: «Gorputza mugimenduan»
    Lekua: Haurtzaroaren Etxea
    Guraso-haur animazioa; 1-3 urte
    Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkarteak animatu lantegia
    Izena emateko: +33 (0)6 29 19 00 96
  • 9:30etik 11:30etara: Ateak zabal
    Haur-gurasoa laguntzeko “Le cocon de Siméon» lekuan 0-3 urte arteko haurrak hartuko dituzte beraien gurasoekin edo erreferente den heldu batekin, partekatze aldi batean.
    Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
    Izena eman beharrik gabe
  • 12:00etik 14:00etara: Guraso/haur lantegia
    Lekua: geltoki eta Jean Jaurés eskoletako eskola jantokiak
    Izena emateko: jantokietako animazio zuzendariengana jo
  • 17:00etik 18:30etara: Yoga euskaraz Kirian Shanti eskolarekin
    Guraso-haurra, 7 urtetik goiti
    Lekua: Erlaiz bizilekua
    Izena emateko: +33 (0)6 29 19 00 96

 Azaroak 22, ostirala

  • 9:00etik 11:00etara : Margolaritza molde oro
    Trait d’union  elkarteko taldeak eta Irandatzeko haurtzaindegiak animatu lantegiak
    Guraso-haurra, 0-6 urte
    Lekua: Haurtzaroaren Etxea
    Izena eman beharrik gabe
  • 10:00etik 12:00etara: Ateak zabal Gurasoen hitzetarako gunea
    Gurasoen arteko partekatze aldia. Animatzailea: Noeline Greciet, Denentzat Gizarte Zentrokoa
    Lekua:  Dongoxenea (Haurtzaindegi gaineko lehen solairuan)
    Izena eman beharrik gabe
  • 12:00etik 14:00etara: Guraso/haur lantegia
    Lekua: Intzurako, Hondarraitzeko eta Lizardiko eskola jantokiak
    Izena emateko: jantokietako animazio zuzendariengana jo
  • 18:00: Mintzaldia: « Borondate onaren eta fermutasunaren artean : biak parez-pare doaz »
    Aginpidea XXI. mendeko gure haurrekin.
    Animatzailea: Jean François Laurent
    Lekua: mediateka
    Izena emateko: +33 (0)6 29 19 00 96 edo +33 (0)6 74 23 76 34
    Haurtzaindegia 3 urtetik goitikoentzat, izena emanez gero

Azaroak 23, larunbata

  • 10:00etik 11:00etara eta 11:00etik 12:00etara: Sofrologia haurdun denarentzat eta guraso izanen diren bikoteentzat
    Lasaitze eta ongizate tartea. Animatzailea: Muriel Truchi
    Lekua: Haurtzaroaren Etxea
    Leku kopuru mugatua, Izena emateko: 06 29 19 00 96
  • 10:00etik 12:00etara: Lantegia «Antzez jokoa» Chimères taldeak gidaturik (ludiko eta giro atseginekoa)
    Guraso-haurra, 7tik 77 urte arte
    Lekua: Denentzat Gizarte Zentroaren erabilera anitzeko gelan
    Izena emateko: +33 (0)6 29 19 00 96
  • 10:00etik 12:00etara: Ateak zabal «Txiki Txoko» haurtzainen etxean
    Guraso-haurra, 0-3 urte
    Izena emateko: +33 (0)6 16 54 19 49
  • 14:30etik 15:30etara eta 15:30etik 16:30etara: Lehen sokorri jokamoldeak ezagutzea
    Animatzaileak: Frantziako Gurutze Gorriaren formatzaileak
    Guraso-haurra, 5 urtetik goiti
    Lekua: Gurutze Gorrian
    Izena emateko: +33 (0)6 29 19 00 96
  • 18:00: Istorioen inguruko arratsa
    Guraso-haurra, 3 urtetik goiti
    Lekua: Mediateka
    Izena emateko: +33 (0)5 59 48 00 77
  • 21:00 Zinema «Hors normes»
    Familien asterako, «Variétés» zinemagelak 4 euroko sartze txartela proposatzen dizue!
    Laburpena: 20 urte dira Bruno eta Malik beste mundu batean bizi direla, haur eta nerabe autisten munduan, alegia. Nork bere elkartean, auzo gaitzetako gazteak formatzen dituzte «hiper zailtzat» hartuak diren kasu horiek zaintzeko.
    Jokalariak: Vincent CasselReda KatebHélène Vincent

 Azaroak 24, igandea

  • 10:00etik 12:00etara: Oin zolako erreflexologia eta buruko kinesologia
    Marie-Carmen Barrerok daraman erreflexologia kabineteak zure haurrarekin harreman gehigarri eta bestelako bat sortzeko aukera emanen dizu, ukituz egiten den hitzik gabeko komunikazio bat. Lasaitasuna eta ongizatea laguntzeko oin zolaren gangan diren erreflexu zona nagusiak ezagutzeko aukera emanen dizu…
    Yoana Sanchez-Valiente-k daraman buruko kinesologia lantegiak emozioak kudeatzeko, zeure buruarekiko fidantzia areagotzeko eta ikaste prozesuak hobetzeko funtsak ekarriko dizkizu. Zure haurren egunerokoan laguntza eskainiko dizkizun ariketa jostagarriak ezagutuko dituzu.
    Lekua :Geltokiko lehen mailako eskola
    Guraso-haurra, 7 urtetik goiti
    Erreserba: +33 (0)6 29 19 00 96
  • 15:00: Borderline fabrika txikia
    Kasu ! antolaketa dela eta ezin izanen da 15 orenetatik goiti parte hartu
    Borderline Fabrika taldeak honako proposamen hau egiten dizu:
    Arte ezagutzapenak familian egiteko arratsalde bat, gauzen antzerkiaren inguruan, musikaren inguruan, marrazkigintza sortzailearen inguruan, zirkoaren inguruan
    Lekua: Antton Abadia entzunaretoa
    4 urtetik 99 urte arte
    Erreserba egitea gomendatzen da: +33 (0)6 29 19 00 96
  • 17:30: Musika parentesia Anderekin
    Lekua: Antton Abadia entzunaretoa, Zokoburu
    Erreserba egitea gomendatzen da: +33 (0)6 29 19 00 96

 Animazioan helbideak

  • Haurtzaroaren Etxea: Irandatz karrika, 4
    Lizardi Txiki aisialdi harrera: Enperadore hiribidea, 129
    Haizpean aisialdi harrera: Jean Mermoz karrika, 10
    «Variétés» zinema: Antzokiko karrika, 2
    Irandatz kolegioa, Bigarrena karrika 13
    Txiki xoko haurtzaindegia, Bigarena karrika,62
    Denetzat Gizarte Zentroa, Richelieu karika,29
    Jean Jaures eskola (hiribarneko eskola): De Gaulle jeneralaren hiribidea,2
    Geltoki auzoko lehen mailako eskola: Eskolen karrika
    Hondarraitzeko lehen mailako eskola: Elizazilio karrika
    Lizardiko lehen mailako eskola: Fourquet karrika
    Intzurako lehen mailako eskola: Richelieu  karrika
    Solas taldea «Dongoxeneko haurtzaindegia»: Dongoxenea karrika, 7 ( 1. solairua)
    Mediateka : Jaizkibel karrika,4
    Yoga Kirian Shanti eskolarekin :   Erlaiz bizilekua, Pausuko bidea 74
    Gurtze Gorrian : Lekueder karrika,7
    Antton Abadia entzunaretoa, Zokoburu plaza

 

Navigation de l’article