2019ko maiatzaren 24an, ostiralarekin, 18 orenetan, Geltokiko lehen mailako eskolan, Doléac karrikan.
Nork bere buruarekiko estimu eta konfiantza…
“Nola lagundu gure haurrak bere buruarekin estimu eta konfiantza ukan dezaten eta, halatan, lora daitezen?”
Hendaiako GEUZak eta Denentzat Gizarte Zentroak, Geltokiko eskolako eta Irandatz kolegioko ikasleen gurasoen elkartearekin elkarlanean, honako arratsa hau antolatzen dute:
Gurasotasuna senitartean arratsa «Nola lagundu gure haurrak bere buruarekin estimu eta konfiantza ukan dezaten eta, halatan, lora daitezen?» txiki-txikitatik nerabezaroraino
Animatzailea: Chloé Saint Guilhem, psikologoa.
Arratsaren diruztatzaile dira Hendaiako GEUZa, Réseau Appui Parents 64 sarea, Geltokiko eskolako eta Irandatz kolegioko ikasleen gurasoen elkartea.
Izena eman behar da, maiatzaren 22 arte, arratserako eta haurtzaindegirako, 3 urtetik gorakoentzat, honako hauengana joz:
Bonnet and. Denentzat Gizarte Zentroa: +33 (0)6 74 23 76 34 edo
Elgoyhen and. Haurtzaroaren Etxean, telefonoa: +33 (0)6 29 19 00 96