“Guraso izatea COVID 19 garaian: itxialdiaren eta deskonfinamenduaren artean”
Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, Denentzat Gizarte Zentroarekin eta San Bixenteko gurasoen elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako gaualdi bat antolatzen du.
Arboressence elkarteko Sabine Grenier-ek gurasotasunaren inguruko bideokonferentzia bat animatuko du. Bikote aholkulari, familia terapeuta eta norberaren garapenerako terapeuta den aditu horrek zuen galderei erantzunen die eta zuen esperientziak partekatuko ditu.
Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, “Appui Parents 64” sareak eta San Bixenteko gurasoen elkarteak dute gaualdi hau diruztatzen.