Zirraraz eta talentuz beterik izan den 7 urteko lehen ziklo baten ondoren, Guitaralde festibalaren 8. aldi hau itxura bihotz berogarria hartzen ari da. Urte berri honek lehen kategoriako nazioarteko egitarau baten hastapena ekarriko du.
Scott Henderson ospetsua fusio gitarraren ezin baztertuzko figura da, Chick Corea edo Joe Zawinul bezalako musikarien ondoan eman zen ezagutzera eta festibala irekitzera etorriko zaigu hirukotean.
Guitaralde festibalak jarraitzen du talentu berriak ezagutzera ematen, hala nola Anthony Jambon edo Thibault Gauvin.
Giro ona eta gustu ona segur izanen dira 6 musikariko talde “handi” batez, Zokoburu plazan. Taldea «Les rapetous» deitzen da eta azken 40 urteotako frantziar barietatearen parte handi bat grabatu duten gitarra jole lerro eder batez osaturik da, hala nola Basile Leroux, bere gitarrekin aritu dena, 70.eko hamarkadan, Eddy Mitchell musikariaren «La dernière séance» kantuan.
Euskal artista berriak ezagutzera ematen ahaleginduko gara ere, hala nola Pablo Arrieta. Gitarra jole bidaiari hori, Madriletik New-York-era, Brasilen barna, Nana Vasconcellos-ekin, hirukotean egin duen karreraren lagin bat aurkeztera etorriko zaigu kasinoaren klubera, festibalaren hesteko.
Egitarau ofizialaz kanpokoak ere, ohi bezala, artista sail zabala ekarriko digu, Hendaiako hainbat txoko animatzera eta Guitaralde festibalaren dinamika herri osoan hedatzera.
Egitaraua (leiho berria) (pdf - 2,30 MB - nouvelle fenêtre)