Gitarra festibala uztailaren 03tik 05era eginen da eta 9. urtez jarraian jadanik atzemanen ditu Euskal Herriko itsas langarrak, Hendaiak besoak eta hondartzak zabalduko baitizkio munduko gitarra orori.
Gutxienik bost kontzertu afixa nagusian!
Irekitze ekitaldian, jazz fusion estiloaren ezinbesteko izen gogoangarria, Mike Stern, laukotean arituko da Varietes antzokian.
Biharamunean, Antton Abadiaren egoitza ederraren aitzinean, bidaiatzeko gonbita, ahots eta gitarra bikote batekin: Paloma Pradal eta Sébastien Giniaux.
Hirugarren egunean, Rocco Ziffareli, Ennio Morriconne oskardunaren gitarra joleak bere obrak aurkeztuko ditu Serge Blanco talasoaren terrazan, eta gero ohi ez bezalako kontzertu bat Zokoburu plazan, Norbert Krief «Nono» ezizenez ezagunarekin (Trust-en gitarra jolea) eta David Sparte haren semearekin.
Kontzertu klasiko bat izanen da ere Bixintxo elizan, oraindik ezagutzera emateko dugun Savarez etxeko musikari batekin.
Off aberats bat
Kontzertuen aitzinetik eta ondoren (Guitar Apéro / Guitar After), festibalariei musika une horiek baso baten inguruan luzatzeko gonbita eginen zaie, kalitate handiko musikariekin, partaide ditugun merkatarienean, kafe-etxeetan, hoteletan, akanpaleku edo jatetxeetan. Halatan, horiek guztiak ere festibalaren antolatzaile bilakatzen dira Guitaralde elkartearen ondoan, eta Off saileko artisten (egitarau ofizialean diren baina afixa nagusian ageri ez diren tokiko musikariakiak) emaitzetan parte hartzen dute.
Hendaiako Herriko Etxearen Kultura Zerbitzuak eta Guitaralde elkarteak antolatu ekitaldia.