Guitaralde 2021: 10 urte jadanik!

2021ko apirilaren 9 honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios Adurriaga kultura auzapezordeak, Laurent Pelegrin animazioen eta besten arduradunak, eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendari artistikoak Guitaralde festibalaren hamargarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Festibala heldu den uztailaren 7tik bederatzira eginen da, osasun egoerak uzten badu.

2012an sortu zen Guitaralde festibala eta, urteotan guztietan, sei soken izen handiak ekarri ditu Hendaiara, hala nola Scott Henderson, Pierre Bensusan, Sylvain Duc eta abar luze bat…

Aurten, 10. urteurrena ospatzeko, Hendaiako Herriaren kultura Zerbitzuak, Guitaralde elkarteak, Besta batzordeak eta Hendaia Turismo & Merkataritzak 10. aldiaren mailako egitaraua prestatu dute: Bruno-Michel Abati eta Ruper Ordorika lehen egunean, Pauline & Juliette eta Mike Stern bigarrenean, eta azkenik, Michael Jones, jadanik 2017an Hendaiara etorri zitzaiguna, eta Thomas Dutronc, talde osoa dakarrelarik, festibalari hetsiera ederra emateko azken egunean!

Kontzertu nagusiak Gaztelu Zaharrean eta Abadia gazteluan eginen dira, bai eta aurten lehen aldiz, Gazteluko areto berrian ere.

Lantalde osoa OFF baten aukera lantzen ari da ere. Egungo osasun egoerak ez digu uzten egitarau hori oraingoz zehazten.

Oraingoz, zuen egutegietan data horiek seinala itzazue eta txartelak hemen erreserba itzazue.  Argibide gehiago behar izanez gero helbide honetara idatz ezazu: edo 05 59 48 30 49 telefonora dei egizu, asteartetik ostiralera, 9:30etik 12:30era  eta 14:00etatik 18:00etara.

Jarrai iezaguzu Facebook eta Instagram sare sozialetan, ezusteko ederrak jasoko dituzu eta! Oraingoz, hemen ikus dezakezu 2021eko apirilaren 9ko prentsaurrekoa.

*** FESTIBALA OSASUN KRISIA DELA ETA INDARREAN DIREN NEURRIETARA EGOKITUKO DA. COVID-19AGATIK FESTIBALA EZEZTATU BEHAR IZANEZ GERO, ORDAINDURIKO SARREREN DIRUA ESKA ETA ITZULIKO ZAIZU.***

Egitaraua

Uztailaren 7an, asteazkenarekin

Bruno-Michel Abati. Antton Abadia gazteluan – 19:00

Bruno-Michel ABATIren musika ibilbidea etengabeko estilo gurutzaketa bat da eta horrek mestizaiaren noziorako duen joera aberastu dio. Egun duen musika proiektua frantziar abestiaren eta brasildar musiken inguruan osatzen du, hau da, berak «Frantziar samba» deitzen duenaren inguruan.

Ruper Ordorika. Gaztelu aretoa – 21:30

Ruper Ordorika euskal kantagintzaren berritzaile handien arteko euskal kantaria dugu.

Uztailaren 8an, ostegunarekin

Gaztelu Zahar frontoian – 21:00

Mike Stern. Bere belaunaldiko gitarra elektrikoaren jole estimatuenetako bat da; rock-fusion izan zenaren indarra jazz harmonia sofistikatuekin elkartzen ditu eta berez bluesy den soken plegatze balentriak ere egiten.

Pauline & Juliette. Kanbo eta Itsasuko emakume bikotea. Euskal kulturaren, frantziar kulturaren eta madagaskartar kulturaren artean meztizatu abestien sailkapen bat abesten dute, bi gitarra eta bi bozetan.

Uztailaren 9an, ostiralarekin

Gaztelu Zahar frontoia – 21:00

Thomas Dutronc Django Reinhardt-en musika ezagutu eta Mondine eta Ninine Garcia-k daramaten «La Chope des Puces» Pariseko jazz ijitoaren biltokiko ikusleen artean murgildu zen; denbora luzea ematen zuen han estilo horretako gitarra jole handiei adi. Handik laster, bera ere hasi zen jotzen. Berehala ohartu zen hartaz Romane eta hark erakutsi zizkion swing-aren lehen oinarriak.

Michael Jones, frantses-galiar abeslari eta gitarra jolea. Jean-Jacques Goldman-ek, 1983an, bere biran taulagainean lagun zezan eskatu zion. Harrezkeroztik, haren album eta bira orotan aritu da Michael.

Jean-Marie Ecay euskal gitarra jole frantziarra da. 2006tik 2016ra bitarte, batez ere Billy Cobham-en taldean aritu da. Itoziekin hasi zen Espainia aldean; gero Lubat konpainian aritu zen eta erregularki aritu da ere honako artista hauekin:  Eddy Louiss, Claude Nougaro, Eric Lelann, Didier Lockwood, Alain Caron, edota Terez Montcalm.

Festibala elkarrekin antolatzen dute Hendaiako Herriko Etxeak, Guitaralde elkarteak, Besta Batzordeak eta Hendaia Turismo eta Merkataritzak. Partaide ditu honako hauek ere: Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Euskal Hirigune Elkargoa, Yamaha, Crédit Mutuel, Serge Blanco Hôtel, Thalasso et Spa, SNCF Gare & Connexions, France Bleu Pays Basque.

 

Navigation de l’article