Gripearen kontrako txertatzeari buruz, hona zer jakinarazten duen Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak: gripearen kontrako txertoa jaso nahi duten 60 urtetik gorako Hendaiarrek nahitaez izena eman behar dute GEUZen 2020ko urriaren 28a aitzin.
Txertatzea Denak Lagun etxean iraganen da, Aizpurdi karrika, 1, 14:30etik 17:00etara:
- urriaren 30ean (ostirala)
- azaroaren 13an (ostirala)
65 urtetik gorakoek beren txertoarekin agertu behar dira.
Maskara janztea derrigorrezkoa da.
Xehetasun gehiagorako, GEUZera dei ezazue +33 (0)59 48 23 10 telefonora.