GEUZarentzat, aste urdina antolatzen duten partaideentzat bezala, ez pentsatzekoa zen aste hori bertan behera uztea. Atxiki dute, beraz, egitarau murriztu eta egokitu batekin, halere, osasun aginduak betetzeko.
Aurten, aste urdinak isolamenduari egiten dio leku berezia. Izan ere, konfinamendu garaian adineko jende anitz bakarrik gertatu dira etxean, hurbilekoengandik bereizturik.
Une nagusiak
- Urriaren 6a, asteartearekin, eta 8a, ostegunarekin, 14:30etik 16:00etara, Denentzat gizarte zentroan.
“Kartografia lantegia” “Vents et Marées” konpainiako Alexiarekin elkarlanean. Izena eman behar da telefono honetara deituz: +33 (0)6 74 23 76 34. Leku kopurua, gehienez 10 leku arratsalde bakoitzean.
“Denbora tarte batean abentura bat partekatu eta elkarrekin obra bat izarira sortzea, lurralde baten bizitzaren “bat-bateko argazki bat”. Alexiak elkarrekin sortzera eramanen zaituzte, horretarako elkarrekin bilduko dituzuen Hendaiako eta Hendaiako auzoetako zuen oroitzapenak baliatuz”.
Eginiko lan guztia bilduko duen emanaldia proposatuko dute azaroaren 5ean, 14:00 orenetan Harrizabaletan (baieztatzeko).
- Urriaren 7an, asteazkenarekin, 19:30ean, “Les Variétés” zinemagelan
Filma: “La vie des gens” eta gero eztabaida, Sophie Schumacher familia terapeutarekin, “adinengan isolamenduak dituen ondorio nagusiak” gaiaren inguruan.
Filmaren laburpena: Sasoitik sasoira, Françoise, erizain liberal bizi-biziak jendeen bizitzak argitzen ditu. Umore eta bihotz beratasun handiz, gure zaharrak zaindu baino anitzez gehiago egiten du… gizarte loturari eusten dio.
Ororentzako saioaren prezioa: 2 €. (GEUZaren parte hartzea: 2 €).
GEUZak aurten, aste urdina atxikiko ote zen ala ez jakin gabe ere parte hartu duten guztiak eskertu nahi ditu: Hendaiako Herriko Etxea (Kultura eta Aisialdi Harrera zerbitzuak), Haizpean zahar etxea, Denentzat gizarte zentroa, «Sénioriales» adinekoen egoitza, MC Barrero (naturopata), Aizpurdi lanbide lizeoa, Recycl’arte, Lanetik Egina eta Caser Residencial Betharram”.