Haur ttipia hartzeko moduak eskatzeko dosier bakarraren funtzionamendu araudia

Helburuak:

  • Harrera modu bat xerkatzen duten familien egitekoa erraztea,
  • Gurasoei, beren haurrarentzat egokien den harrera modua jakinaren gainean hautatzen laguntzea,
  • Guraso bakoitzari, zaintza modu bat sistematikoki eskaintzea,
  • Harrera eskaria zehazkiago neurtzea.

Zein zerbitzutan:

  • Irandatzeko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
  • Dongoxeniako Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
  • Etxe Haurtzainen Bitartekariak – Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartea
  • «Au clair de lune» Familia Harrera Zerbitzua – Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartea
  • «Txiki Txoko» Etxe-Haurtzainen Etxea
  • Itsas Ospitaleko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
  • « Il était une fois un rêve » Etxe-Haurtzainen Etxea

Eguneroko, noizean behingo eta larrialdiko harreren definizioa

  • Eguneroko harrera eskaria: urte osorako, kontratupeko harrera baten beharrerako da
  • Noizean behingo harrera eskaria: une batean  egiten den harrerarako da, ez da erregularra, kontraturik gabea eta libre diren lekuen arabera betetzen da. Harrera mota hau Irandatz,Dongoxenia eta Itsas Ospitaleko harrera tokietan bakarrik egiten da. Eskaera hauek ez dute komisiotik pasa behar.
  • Larrialdiko harrera eskaria: zerbitzuan diren arduradunek aztertuko dute, zuzenean. Ustegabeko egoera bati erantzuteko aldi baterako harrera da (erietxean izatea, heriotz bat, gizarte zerbitzuek eskatu harrera, lanera bat-batean itzultzea.

Izena aitzinetik ematea

Dosierrak harrera lekuetan hartzea

Harrera modu baten xerka diren familiek, izena aitzinetik emateko dosierra, egitura orotan har dezakete.

Dosierrak aurkeztea

Hitzordua galde egin eta Haurtzaroaren Etxearen koordinatzaileari berari eman beharko zaizkio dosierrak, Haurtzaroaren Etxean bertan (Irandatz karrika, 4, 64700, Hendaia). Dosierra ikuskatu ondoren, aitzinetik izen ematearen agiria emanen zaio eskatzaileari, zenbaki batekin eta aurkeztu duen data ere azalduz.

Kasu, aitzinetik izena emateko dosierra aurkezteak ez dakar, berez, onartua izatea

Aitzinetik izena emateko dosierraren indarraldia

Dosierra, batzordeetan, hiru aldiz azter daiteke gehienez; hortik gora, eskaria berritzeko, dosier berria aurkeztu beharko da.

Lekuen esleipena

Lekuak esleitzeko batzordea:

Batzordeak ditu dosierrak aztertzen eta lekuak esleitzen. Berak onartzen ditu aitzinetik izena emateko dosierrak eta familiei harrera modu bat proposatzen.

Egitura bakoitzaren kudeatzailea eskaerak onartzeko ala ez onartzeko libre da. Batzordeak, besteak beste, honako irizpideak hartzen ditu kontuan:

  • Familiaren hautua,
  • Zerbitzuek, eskatu den garairako eta adinerako duten lekua,
  • Urterako plangintza eta urtean eskatu oren kopurua,
  • Dosierren denboraren araberako ordena.

Batzordearen osaera:

  • Lehen Haurtzaro, Adinekoak eta Ahalmen Urritasun Auzapezordea.,
  • GEUZeko Lehen Haurtzaroaren koordinatzailea,
  • Irandatzeko Harrera Anitzeko Zerbitzuaren ordezkari bat
  • Dongoxeniako Harrera Anitzeko Zerbitzuaren ordezkari bat
  • SAPHIR Familia Haurtzaindegiko ordezkari bat,
  • COBALT Lehen Haurtzaroaren etxeko ordezkari bat
  • “Txiki Txoko” etxe-haurtzainen etxeko ordezkari bat,
  • Itsas Ospitalearen Harrera Anitzeko Zerbitzuaren ordezkari bat,
  • “Il était une fois un rêve” etxe-haurtzainen etxeko ordezkari bat.

Batzorde bilkuren datak:

Urtean hiru batzorde antolatu dira :

  • Urtarrilean: apiril, maiatza, ekain, uztaileko eskarietarako
  • Maiatzean: abuztu, irail, urri, azaroko eskarietarako
  • Irailean: abendu, urtarrila, otsail, martxoko eskarietarako

Bi batzorde bilkuren artean hustuko diren lekuak, igurikatze zerrendan diren familiei edo duten kontratuaren oren kopurua emendatu nahi duten familiei esleituko zaizkie

Batzorde bilkuraren ondoren

Batzordeak hartu duen erabakiaren berri ematen duen gutuna igorriko zaie familiei.

Behin gutun hori jaso dutenean, eskatzaileak, erantzuteko txartelaren bidez, honako hauetako zerbait egin beharko du:

  • Batzordearen proposamena onartu,
  • Batzordearen proposamena ez onartu eta   eskaria igurikatze zerrendan mantendu,
  • Eskaria utzi; hala eginez gero, zergatik uzten duen galdetuko zaio familiari.

Erantzuteko txartela igorri ezean, batzordeak egin proposamena iraungiko da.

Kasu, batzordeak erabakia hartu ondoren egunak edo ordutegia aldatzeak zure dosierra berriz aztertzea ekarriko du eta hor, lekua ez ematea gerta daiteke.

Gainerako aldaketa orotarako (helbide aldaketa, familia egoerarena…), eskatzaileak Haurtzaroaren Etxearen koordinatzaileari jakinarazi beharko dio