Leihatila Bakarrari esker, Haur Ttipiaren Harrera Moduak aurreikus ditzakezu eta aitzin-izen emaite eskaera aurkezten ahal duzu.
Leihatila bakarra Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak proposatzen duen zerbitzua da, honako hauetarako:
- Harrera molderen baten xerka diren gurasoen eta guraso izatera doazenen egitekoak errazteko: dosier bakarra, urrats bakarra egin behar, sei harrera moldetarako.
- Familiei 0-3 urtekoentzat herrian diren harrera molde hala taldekako nola bakarkakoei buruzko informazioa emateko, gurasoek dituzten asmo eta beharretara egokiturik
- Gurasoei harrera molderen bat sistematikoki eskaintzeko
- Eskariak bateratu eta zerrendatzeko
Harremanetarako eta argibide gehiagorako
Haurtzaroaren Etxea: Irandatz karrika, 6
Lehen Haurtzaroaren koordinatzailearengana
Telefonoa: 06 29 19 00 96
E-helbidea :
Zeintzuk dira horretara loturik diren egiturak?
- Irandatzeko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
- Dongoxeneko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
- Itsas Ospitaleko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
- «Txiki Txoko» Haurtzainen Etxea
- Cobalt Lehen Haurtzaro Gunea (bere kontura ari diren etxe-haurtzainak)
- Saphir Familia Harrera Zerbitzua (etxe-haurtzainak)
- “Il était une fois un rêve” Haurtzainen Etxea
Nola egin behar da?
Izena behin-behinean emateko dosierrak hartu
Dosierra eta araudia telekarga (Dokumentuaren bertsio irisgarria)
Haur ttipia hartzeko moduak eskatzeko dosier bakarraren funtzionamndu araudia
Dosier bakar horiek, paperez eta azalpen batekin, honako leku hauetan eskura ditzakezue:
- Haurtzaroaren Etxean
- Gizarte Ekintzarako Udal Zentroan (GEUZ-CCAS)
- Sistemaren barnean diren egitura orotan
Dosierra ekartzea
Dosierra Lehen Haurtzaroaren koordinatzaileari eman behar zaio, berarekin hitzordua hartu eta gero. Berak dosierra aztertu eta behin-behineko izen emate agiria emanen dio eskatzaileari, dosierra ekarri den data zehazturik eta dosierrari zenbaki bat emanik.
Behin-behineko izen emate dosierrak ez dakar berekin haurra onartua izatea.
Eta gero?
Lekuen esleitze batzordeak aztertuko ditu dosierrak eta lekuak emanen. Berak onartzen ditu behin-behineko dosierrak eta proposatzen die familiei harrera molde bat.
Egitura bakoitzaren kudeatzaileak du onartze edo ez onartze ahala.
Irizpideak
Batzordeak zenbait irizpide ditu kontuan hartzen, besteak beste, honako hauek:
- Familien hautua
- Eskatu den aldirako eta adin tarterako zerbitzuek dituzten lekuak
- Urterako eskatu diren orduen kopurua eta plangintza
- Dosierren ordena kronologikoa.
Nortzuk dira batzordekideak?
- Lehen Haurtzaroaren, Adineko Pertsonen eta Ahalmen Urritasunaren Auzapezordea
- Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren Lehen Haurtzaroaren koordinatzailea
- Irandatzeko Harrera Anitzeko Zerbitzuaren ordezkari bat
- Dongoxeneko Harrera Anitzeko Zerbitzuaren ordezkari bat
- Itsas Ospitalearen Harrera Anitzeko Zerbitzuaren ordezkari bat
- Saphir familia harrerako zerbitzuaren ordezkari bat
- Cobalt Lehen Haurtzaro Gunearen ordezkari bat
- Txiki Txoko haurtzainen etxearen ordezkari bat
- “Il était une fois un rêve” haurtzainen etxearen ordezkari bat
Noiz biltzen da batzordea?
- Urtarrilean, apiril-maiatz-ekain-uztaileko eskarietarako
- Maiatzean, abuztu-irail-urri-azaroko eskarietarako
- Irailean, abendu-urtarril-otsail-martxoko eskarietarako
Ordu batzuk libre gelditzen dira haurrak noizbehinka hartzeko. Otoi jo ezazue Lehen Haurtzaroaren koordinatzailearengana.
Gurasoei jakitera ematea
Batzordearen erabakia jakinaraziko dien gutuna igorriko zaie familiei.
Eskatzaileak gutuna jaso eta, ihardespen txartelaren bidez, honako aukera hauek ditu:
- Batzordearen proposamena onartzea,
- *Batzordearen proposamenari uko egin eta bere eskaria igurikatze zerrendan atxikitzea,
- Eskaria bertan behera uztea
*Familiak hiru aldiz egin diezaioke uko batzordearen proposamenari; hortik goiti, eskari berria egin beharko du, dosier berri baten bidez.
Ihardespen txartela igorri ezean, baliogabe geldituko da batzordearen proposamena.
Kasu! Batzordearen erabakiaren ondoren eginen den egun edota ordutegi aldaketa orok dosierra berriz aztertzea ekarriko du eta, horrek emaniko lekua kentzera eraman lezake.
Beste zeinahi aldaketa bada (helbide aldaketa, familiaren egoera…), eskatzaileak Haurtzaroaren koordinatzaileari jakinarazi behar dio.
Koordinazio lekua
Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak kudeatzen du Haurtzaroaren Etxea, eta bertan honako zerbitzu hauek aurki litezke:
- Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak kudeaturiko Harrera Anitzeko Egitura
- CELESTE elkarteak kudeaturiko Lehen Haurtzaro Gunea
- CELESTE elkarteak kudeaturiko Familia-harrera zerbitzua (etxe-haurtzainak)
- Herriko aisialdi zentroa
- Ama-haurren Babespenak eskainiriko ninientzako kontsulta
- Baionako “Le Trait d’Union” elkarteak animaturiko haur eta gurasoen harrera eta laguntza gunea.
GEUZeko langilea den Lehen Haurtzaroaren koordinatzailea leku horren animazioaren arduraduna da, eta familiei hainbat xehetasun eman behar dizkie, herrian 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat dauden harrera eta zerbitzu mota ezberdinei buruz, edo hezkuntza eta aisialdi jarduerei buruz. Zure behar eta nahien arabera, koordinatzaileak zerbitzu eskudunengana bideratuko zaitu.