Banaka edo familian egin harrera motak

Hendaian, baduzue hainbat harrera proposamen familian egiteko.

SAPHIR FAMILIA HAURTZAINDEGIA

SAPHIR CÉLESTE elkarte taldeko entitate bat da.

Hendaiako Herria SAPHIR entitatearen kide da eta diruzko sostengua ematen dio funtzionamendurako, egiten diren zaintza orenen arabera.

FAMILIA HAURTZAINDEGIA, ZER DA HORI?

SAPHIR banakako harrera da etxe haurtzain baten etxean eta, horrekin batera, haurrek gure harlekuetan egiten dituzten talde esperientziak.

Diziplina anitzeko lantalde batek laguntzen du haurraren garapena:

  • Haur artatzaileak egiten du haurren jarraipena etxe haurtzainen etxeetara ustekabean egin bisiten bidez.
  • Etxe haurtzainak banakako harrera egiten dio haur bakoitzari, etxeari egokiturikoa.
  • Pedagogia lantaldeak gogo pizte eta gizarteratze lantegiak antolatzen ditu harrera zerbitzuan edota etxean.
  • Epe laburreko langile gisa den pediatrak lantaldeak sostengatzen ditu, haurren harrerarekin loturik.

Etxe haurtzainek etengabe jasotzen dute profesionalizatzeko sostengua SAPHIR lantaldekideek (haur artatzailea, pediatra) emanik, bai eta noizbehinkako formakuntzen bitartez ere.

SAPHIR familia haurtzaindegiak Ama-Umeen Babeserako (AUB-PMI) zerbitzuen onespena du.

HAURRAREN JARRAIPENA

Haurra etxe haurtzainaren etxean hartzen da; aldi berean gehienez 4 haur har ditzake haurtzainak bere etxean.

Hilean bizpahiru aldiz, haurrak, bere haurtzainarekin batera, talde lantegietan hartzen du parte; han beste haurrekin topatzen da.

Harrera mota horrek ardura gutxiago sortzen die gurasoei antolaketan eta urraspide errazagoak dakartza:

  • Ez da diru harremanik guraso eta haurtzainaren artean, SAPHIR-en baita soldatapean haurtzaina.
  • Horrela, enplegatzailearen ardurak eta horrek dakartzan administrazioarekin egin beharrekoak SAPHIR entitateari dagozkio.

Lantalde hezitzaileak laguntzen ditu gurasoak, profesionalak eta haurrak harrerak dirauen bitartean. Jarraipena erregularki egin solasen bidez, etxera egin bisiten bidez edota taldeka bilduz egiten da. Formakuntzak erregularki proposatzen zaizkie etxe haurtzainei gure pedagogia asmoaren maila gora atxikitzeko.

Lantalde hezitzaileak bermatzen du zure haurrari proposatzen zaion harreraren kalitatea.

KOSTUA

Oren bakoitzaren kostua N-2 urteko irabazi gordinen arabera kalkulatzen da, administrazio kontseiluak egin tarifa taula bati jarraikiz.

Oren bakoitzaren kostu horretan etxe haurtzainaren lansaria eta zerbitzuen araberako sariak (apairukoa, garbiketakoa, oporretakoa, kontratu bukaerakoa) sartzen dira.

Apairua etxe haurtzainaren kontu da eta troxak, berriz, gurasoen kontu.

Ordukako kostuaren barnean haurraren apairuak (bazkaria eta askaria) sartzen dira. Aitzinetiko izen ematea eta argibideak leihatil bakarrean

Haurtzaroaren Etxea – Irandatz karrika 6 Telefonoa: +33 (0)6 29 19 00 96 Zabal aldiak: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 12:30era eta 13:30etik 16:00etara E-helbidea: SAPHIR informazioak: www.celeste-saphir.fr

COBALT HAUR TXIKIEN SAREA

Hendaiako Herria CÉLESTE elkarte taldeko COBALT entitatearen kide da eta herritarren esku ematen ditu haur txikien sare horren zerbitzuak.

HAUR TXIKIEN SAREA, ZER DA HORI?

Informazio eta laguntza zerbitzu bat da honako hauentzat:

  • · 6 urte arteko haurrarentzat harrera baten xerka dabiltzan familientzat,
  • · Partikularrek enplegatzen dituzten etxe haurtzainentzat, lanbidean lagundu eta sostengatzeko.

DIRUZTAPENA

Familia eta etxe haurtzainentzat urririk da!

64 eta 40 Familia Laguntza Kutxek, kide diren kolektibitateek eta 64 departamendu kontseiluak diruztatzen dute zerbitzua.

GURASO NAIZEN HONI, ZER DAKARKIT HORREK?

  • Herrian eta inguruetan ditudan harrera molde guztien errolda
  • Onespena duen etxe haurtzain batek eskaintzen duen zerbitzuari eta kostuari buruzko informazio zehatza
  • Haurra etxe haurtzain baten eskuetan uzteak dakarzkidan ondorioetan (banantzea, egokitzea, erritmoa eta abar) laguntza eta sostengua.
  • Enplegatzaile zeregina betetzeko laguntza eta behar ditudan dokumentu guztiak ematea: legeria, FLKren laguntzak, administrazio urraspideak, lan kontratua, ordainagiria, etab.
  • Auzirik balitz, bitartakaritza aldi bat
  • Partzuergoan aritzea Ama-Umearen Babeserako erakundearekin (AUB-PMI) eta harrera egiturekin.

ETXE HAURTZAIN NAIZEN HONI, ZER DAKARKIT HORREK?

  • Herrian eta inguruetan den harrera eskariaren errolda
  • Zerbitzu emaile zeregina betetzeko laguntza eta behar ditudan dokumentu guztiak ematea: onespena, formakuntza, legeria, tarifak, eskubideak eta betebeharrak, harrera kontratua
  • Ene lanbidea betetzeko laguntza eta sostengua
  • Topaketak eta solasak haurren, gurasoen, ene lankideen eta nire artean (gogoa pizteko lantegiak, ateraldiak, etab.)
  • Auzirik balitz, bitartakaritza aldi bat
  • Partzuergoan aritzea Ama-Umearen Babeserako erakundearekin (AUB-PMI) eta harrera egiturekin

Etxe haurtzain baten kontratatzeko moldeen gaineko informazioa: Karine Pergher, Hego Lapurdiko haur txikien sarearen animatzailea Telefonoa +33 (0)6 84 96 65 10 – E-helbidea: Webgunea: www.celeste-cobalt.fr Aitzinetiko izen ematea eta argibideak leihatil bakarrean

Txikitxoko Haurtzaindegia

Txikitxoko haurtzaindegian 3 zaintzaile dira, Idoia ARRONDO ECHAVE, Jone AGUIRRE eta Kattin LECUONA.

Funtzionamendua

Egunero 10 haur zaintzen dituzte eta bertze 2 leku gordetzen dituzte larrialdi kasuentzat, (Gehienez 12 leku dira).

0 eta3 urte arteko haurrak elgarrekin jostatzen dira «senitarte» giroan eta beti euskaraz mintzatuz.

Txikitxoko

Helbidea: Hendaian 62 Bigarrena karrika
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 7ak eta 30etik – 18ak eta 30era (Hetsirik eguberriko aste batez; apiril edo maiatzean aste batez eta agorrilan 3 astez)
Izena emateko: leihatila bakarraren bidez