Udalak eskaini ur jardunak denentzat: Nini igerilariak, igeriketa eskola eta ur gimnastika
-
Jardunetarako abonamendu txartelek iraila-erditik ekainaren bukaera arte balio dute. Gutxienik 20 ikastaldi emanen dira (salbu arazo teknikoren bat bada).
-
Eskola oporretan eta besta egunetan ez da ikastaldirik izanen.
-
Haurrentzako igeriketa eskola eta ur gimnastika klaseek 45 mn irauten dute, helduentzako igeriketa eskolako klaseek ordu bat.
-
Jardunak ordaintzeko azken epea azaroko lehen larunbata da
-
Abonamendua hartzen duenak edo haren ordezkariak bermatuko du ez duela hautatu duen ur jardunean aritzeko medikuaren kontraindikaziorik.
-
Arropaz aldatzeko kabinak edo aldagelak dituzu eskura.
-
8 urtez peko haurrak heldu batek lagundu behar ditu eta haren erantzukizunaren pean izanen dira bainatokietara joan arte.
-
Guraso edo laguntzaileei erregutzen diegu garaiz etor daitezen ikastaldia bururatzean, haurrak beren gain hartu eta, behar balitz, janzten laguntzeko.
-
Aldageletara sartzea ikastaldia baino 10 minutu lehenago eginen da eta abonatuak igurikatu beharko du taldearen ardura duen hezitzaileak ureratzeko baimena eman arte.
-
“Abonatu” txartela hezitzaileei edota harrerako langileari aurkezteko gisan behar da ukan urte osoan.
-
Urtean zehar galdatu diru itzulketarik ez da onartuko.
-
Saioetan, higienea zaintzeko, abonatu bakoitzak bere bainatzeko txanoa eta bainujantzia behar ditu ukan. Galtzamotzak, likra eta beste “shorty” delakoak debekatuak dira.
Hendaiako Irandatz igerilekuko
bainatokiaren burua