Raid Txingudi lasterketaren araudia

Araudia eta zure izen-emateko fitxa deskargatu (leiho berria) (pdf - 1,19 MB - nouvelle fenêtre),

Lasterketa abiatu aitzin irakurtzeko araudia

Lehiatzaile bakoitzak onartzen du araudia ezagutu eta onartu duela lasterketaren abiapuntura agertzean. Urteko triatloi lizentzia edo kirolean aritzeko gaitasun mediku agiria baitezpadakoak dira RAID TXINGUDI lasterketan izena emateko.

  1. Raid lasterketa HENDAIAKO KIROLEN UDAL BULEGOAK eta HENDAIAKO HERRIKO ETXEAREN KIROL ZERBITZUAK antolatu dute.
    Antolakuntzak antolatzaile erantzukizun zibileko asurantza kontratatu du. Lehiatzaileek baieztatzen dute bete-betean ulertzen dituztela natura ingurunean kirolean aritzeak berez lekarzkeen arriskuak. Lehiatzaileek erantzukizun zibileko asurantza eta parte hartzeak lekarzkiokeen arriskuen gaineko nork beretzako istripu asurantza kontrataturik behar dituzte. Antolatze batzordeak uste badu eguraldi baldintzak okerregiak direla, ibilbidea behar bezala alda dezake edo geldiarazi edota, behar balitz, bertan behera utzi.
  2. Ibilbideak natura ingurunekoak dira.
    Lasterraldia oinez, mendiko bizikletaz eta kanoaz egiten da, edo aitzinetik jakinarazi beste zeinahi baliabidez, alde batera utziz zeinahi motordun ibilgailu. Ibilbidea plano bidez azalduko zaie lehiatzaileei. Ibilbideak kontroleko pasaleku zenbait ditu, taldean pasa behar direnak, bigarren lehiakideak seinalatzen du pasatze unea; ez da haien artean metro bat baino tarte handiagoa izan behar (1. eta 2. lasterketaren kasuan). Pasatzen ez diren «baitezpadako» pasaleku guztiek zigorra ekarriko diote taldeari. Antolakuntzak taldeen aitzinatzea geldiaraz lezake antolatzaileek pasalekuetan pasatzeko gehienezko denbora gaindituz gero, segurtasun arrazoiengatik (gaua, zirkulazioa, aldi baterako baimenak…) edo antolakuntzaren erabakiz. Lehiatzaileek ez dute mundrunatu bideetatik iragan behar, antolatzaileek ez  badiete horretarako baimena eman eta planoan seinalaturik ez badituzte. Mugitzen diren kontrolatzaileen talde batek berehalakoan eman ditzake kanpo eman ditzake, puntu horretan hutsean diren lehiatzaileak.
  3. Taldeen izen ematea postaz egiten da
    Lasterketa 2 edo 3ko taldetan egiten da: gizon, emazte edo mistoa. Soilik osorik diren taldeak abia daitezke lasterketan, salbu antolatzaileek bestela erabakiz gero. Taldearen izena emantzat hartuko da izen ematearen ordainketa jaso ondoren. Lasterketa batean parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da. Lasterketara engaiatuz, lehiatzaileak dio igerian eta murgiltzen dakiela. Lehiatzaile bakoitzak antolakuntzak eman dion materiala eraman behar du: bizkarrekoa, koratiloa, mendiko bizikletaren plaka, besoko kronoa… Jan-edanen hornitze puntuak ibilbide osoan zehar kokatuko dira: kayak trantsizioan, mendiko bizikleta lasterketarako hornitze puntua, oinezko lasterketarakoa. Kaskoa eraman behar da mendiko bizikletako lasterketan, eta kanoako proban sokorri jaka eraman behar da. Raid lasterketaren eguna baino lehen edo egunean berean lasterketari uko eginez gero ez da izen emate gasturik itzuliko (mediku agiria bada ere).
  4. Lehiatzaileek onartzen dute antolatzaileak eta haren partzuerrek ekitaldian egin argazkiak eta irudiak balia ditzaten.
    Horretarako baimena ematen da denboran mugatu gabe eta euskarri edo kopurua edo hedabidea mugarik gabe ere. Horren barnean sartzen dira gasturik gabe erabiltzea etapetako bakoitzean hartu zeinahi argazki edo bideo irudi merkataritza erabileretarako edo sustatze edo publizitate erabileretarako edozein euskarri motatan.
  5. Lasterketa batzordeak du bakar-bakarrik, lasterkariak abiarazteko ahala.
    Behin betiko emaitzak SARI EMATEAN AFIXATUKO DIRA. Lasterketari buruzko zeinahi erreklamazio idatziz egin behar da eta lasterketaren Aginte Postuari igorri behar zaio heltze unetik oren erdiko epean. Taldekide batek lasterketa utziz gero, EZ SAILKATZEA dakar. Taldekide bik edo gehiagok uzteak taldearen kanporatzea dakar.

Osorik agertzen diren taldeak bakarrik sailka litezke eta sailkapena bigarren taldekidearen denboraren arabera eginen da. Kontuan har: Txingudi Raid lasterketa jendarte onean eta umore onean pasako den ekitaldia egin asmoz antolatzen da eta lehiatzaileek ez dute eliteko lasterketa gisa hartu behar.