Hiri Besta lasterketarako izena ematea

Araudia eta izen emate fitxa telekarga ezazu (leiho berria) (pdf - -1 - nouvelle fenêtre)

Izen emate fitxa eskuragarri (hemen beherean)

Mediku agiriak

Kirolean aritzeko kontraindikaziorik ez denaren agiriak (izen ematean eransteko) edo lizentzia zenbakia (FFA klub batena), klubaren izenarekin.

IZEN EMATEAK:

Deitura:

Izena:

Sexua:

Sortze data:

E-helbidea:

Telefonoa:

Dio lasterketaren araudia irakurri eta onartzen duela:

Bai:

ARAUDIA ETA ASURANTZA

IZEN EMATEAK: Kirol Zerbitzuan, inprimakiarekin, mediku azterketarekin eta www.hendaye.fr webguneko aisialdia, kirola, kirol ekitaldiak atalean edo www.pb-organisation.com webgunean telekargatu duzun araudiarekin, edo bestela, lasterketa egunean bertan, 17:30etik goiti, oraindik leku librerik balitz. Izen ematearen kostua: 10 €; 12 € lasterketa egunean (10 km), eta 5 €; 7 € lasterketa egunean (5 km).

HARRERA: Errepublika plazan.

ABIATZEA: 19etan.

IBILBIDEA: Nondik norakoa: lasterkariak hiri barnetik abiatuko dira, Passicot komandantearen karrikan behera eginen dute, Beltzeneko zubirantz; Txingudi badiaren luzera korrituko dute; Laranjondoen karrika zeharkatuko dute eta atseden portuko kaiari jarraikiz digaraino joan eta hondartzan barna –hondar gainean- Dunbarrietaraino joan eta han gibelera itzuliko dira. Itzulbidea joateko bide bera izanen da Beltzeneraino; han, trinketeko eskaleretan gora hartu beharko dute, ezker espaloian segi eta Gaztelu Zaharreko karrikan barna Errepublika plazara, Herriko Etxearen pareraino helduko dira.

5 km dituen ibilbidean, itzul puntua Txingudi badiaren bide hastapenean eginen da, Laranjondoen karrikan.

DUTXAK: D.Ugarte frontoian, Beltzeneko auzoan.

ZERBITZU MEDIKUA: 1999ko maiatzaren 23ko legeak agindu bezala, lasterkari bakoitzak kirol lizentzia aurkeztu behar du (FFA) edo FSCF, FSGT edo UFOLEP lizentzia Atletismo aipamenarekin edo, lizentzia ez dutenek, oinezko lasterketan aritzeko kontraindikaziorik ez duenaren urtebete gabeko mediku agiria (2008ko apirilaren 21eko 13. zirkularra).

Zerbitzu medikua emanen da (Hendaiako suhiltzaile gazteak + medikuak)

SAILKAPENAK: Scratch kategoriak Senior G/E – Master1  G/E – Master2 G/E – Kadeteak – Juniorrak.

SARIAK: Oroigarriak partaide ororentzat eta kopak irabazleentzat.

EMAITZAK: Emaitza guztiak helmugan afixatuko dira, bai eta webgune honetan ere: pb-organisation.com.

ASURANTZA: Antolatzaileak dio erantzukizun zibileko asurantza hartu duela MAE asurantza emailearenean, 1995eko urriko dekretuaren arabera. Horrez gain, lizentzia gabeko atleta bakoitzak bere asurantza berea beharko du ukan.

IRUDI ESKUBIDEA ETA KOMUNIKAZIOA: lasterkari orok espresuki dio uko egiten diola proba bitarteko bere irudiaren gaineko eskubideaz baliateari eta uko egiten diola antolakuntzaren aurkako helegiterik aurkezteari. Antolakuntzak parte hartzaileen fitxategia bere partaideei emateko eskubidea atxikitzen du.

ARAUDIA: Herri Besta lasterketan izena emanez araudi hau onartzen da.

PARTAIDEAK

Lasterketaren antolatzaileei igorri beharreko zatia, Hendaiako Kirolaren Udal Bulegoaren izenean eman txekearekin batera (ordainketa dakarten izen emateak soilik hartuko dira kontuan) eta zure mediku agiriekin batera, honako helbide honetara:

HENDAIAKO KIROL ZERBIZTUA – KUB-OMS – 60150 PK.  – 64701 HENDAIA CEDEX

  • Zure izen emate fitxa telekarga eta Herriko Etxearen Kirol Zerbitzuan utz ezazu
  • Edo honako webgune honetan: www.pb-organisation.com (leiho berria)

Argibideak:
E-helbidea: – Tel: +33 (0)6 71 27 76 05
Horren gaineko orrialdea ikus