Hendaian, hainbat kirol ekitaldi antolatzen dituzte Herriak eta Udal Kirol Bulegoak
Lasterketak
«HIRI BESTA» LAsterketa
HIRI BESTA oinezko lasterketan 5 edo 10km korrituz irekitzen da Hendaiako Euskal Besta. Kirol Zerbitzuak eta Udal Kirol Bulegoak antolatzen dute.
Izen emateak lasterketaren eguna arte egin daiteke, oraindik lekuak geratzen badira.
Abiatzea – 19:00 – eta heltzea Errepublika plazan eginen dira.
Izen ematea: lasterketa baino hilabete lehenagotik
Zure izen emate fitxa telekarga eta Herriko Etxearen Kirol Zerbitzuan eman ezazu
edo webgune honetan: www.pb-organisation.com (leiho berria)
RAID TXINGUDI
Urtero, Udal Kirol Bulegoak Raid Txingudi izeneko korrikaldi luzea antolatzen du, hiru proba hauekin: oinezko lasterketa, bizikletakoa eta kanoakoa eta haurrentzako lasterketa.
TXINGUDI KORRIKA
Irungo eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldea eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren eta Hendaiako Herriko Etxearen parte hartzearekin batera, urtero antolatzen dute Txingudi Korrika oinezko lasterketa.10 km luze den lasterketa hori Hendaiako Bidasoa zabaltzatik abiatzen da, Irungo Kolon pasealekua ibiltzen du eta Hondarribiko Hondartza kiroldegira heltzen da. Urriko lehen larunbatean egiten da eta Bidasoaren bi aldeetako korrikalari anitz biltzen ditu.
“Hendaia Arrosez” lasterketa
Lasterketa hau Kirol zerbitzuak, Herri Kirol Elkargoak eta Turismo Bulegoak antolatzen dute elkarlanean, 2023ko urriaren 14an.
Hendaiako herri lasterketa
Eguberritako lasterketa; lasterketa Kirol Zerbitzuaren eta Udal Kirol Bulegoaren artean antolatu da abenduaren bukaeran, larunbatarekin.
PiLOTa
BELTZENIA TRINKETE PALA TXAPELKETA
Osasun krisia dela eta, Beltzenia Trinkete pala txapelketa oso desberdina izanen da aurten; ekainaren 30etik goiti iraganen da.
Trinketean jokatzeko tarteak erreserbatu ohi zituztenek telefonoz dei ditzatela, otoi, Xabi ZAMORA: telefonoa +33 (0)6 47 06 06 99 edo Jean-François ARAMBURU: telefonoa +33 (0)6 71 27 76 05 2018-2019 plangintza berria ezagutzeko.