Jokoen Lurralde labelaren barnean, Herriari dagokio 2024ko JOak biziaraztea. Proposatu ekimenen artean, begien bistakoa ageri zaigu kirol klubak biziarazten dituzten urririkako laguntzaileak aurkeztea.
Hendaia, errugbia eta Nathalie?
Nik neuk ez dut inoiz kirolik egin. Nire senarrak, aldiz, saskibaloian jokatu zuen gaztetan eta errugbira berant, 18 urterekin, pasatu zen. Semea 5 urterekin hasi zen errugbian. Nik abentura horretan jarraitu nahi ukan diot. Badira 12 urte klubean ari naizena. Hastapenean, administrazio lanak egiten nituen errugbi eskolan eta gero gidaritzara sartu naiz. Elkarteburu berriak etorri direnean, orain dela 2 urte, bulegora sartu naiz elkartearen diruzain gisa.
Zer erranen zenioke errugbia kirol arriskutsutzat duenari?
Beste kirolen adibidea egiteko, saskibaloiarekin eta eskubaloiarekin erkatzen dut errugbia. Barnean jokatzen diren kirolak izanik ere, alde fisikoa arauen parte da, elkar ukitze anitzekin. Egia da errugbiarekin uzkur izan litezkeela jendeak, baina txiki-txikitatik ikasten dituzte plakaketak eta segurtasun arau guztiak. Ez da beste zeinahi kirol baino arriskutsuagoa, elkarren begiramena funtsezkoa baita: kidearen begiramena, helduarena eta hezitzailearena. Errugbian, txiki nola handi izan, bada ororentzako lekua, jende mota ororen beharra baitugu talde baten osatzeko. Errugbia fisiko elkar oso bestelako jendeak biltzeko aukera ematen duten kirol gutxietako bat dugu.
Zein politika du klubak ahalmen urritasunen bat duten pertsonekiko?
Errugbi eskolak autismo arazoak dituzten haurrak hartu ditu jadanik eta arazorik gabe gureganatu ditugu. Haurrak galderetan galdu gabe aritzen dira errugbian, aitzinean dutena bestelakoa ote den jakin gabe. Besterik gabean egiten da hori. Oroit naiz ene semearen partida batean, kadete kategorian zenean, talde aurkarian bazela beso bakarreko haur bat uztartzea egiten.
Klubak Itsas Ospitalearekin aritu nahiko luke eta bertako egoiliarrei errugbia erakutsi. Ez luke zertan errugbi zelaian izan behar, baina bai kirola ospitaleko ahalmen urritasunen bat duten helduei aurkeztuz.
Nola ikusten duzu emakumeen engaiamendua?
Hori dugu, hain zuzen ere, aurtengo xedea. Errugbi eskola labelduna da eta nesken jarduna garatu behar du. Aldizkako bat hartu dugu Campus 23 delakoaren harira, hau da, Frantzian jokatzeko den 2023ko Munduko Kopari loturiko egitarauan, eta emakumeen bostnakako errugbi txapelketa antolatu zuen iragan ekainaren 26an. Ekitaldia estadioan antolatu zen eta Villeurbanne, Angelu eta Biarritzetik etorri ziren taldeak hartu genituen. Sustatze saio ederra izan zen emakumezkoen errugbiarentzat.
Emakumezkoen jardunari dagokionean oso garrantzitsua da Frantziaren taldeak erakusten duen irudia. Nazioarteko lehiaketetan ibilbide ona eginez gero, orain 6 nazioen txapelketan egin duen bezala, jardun hori gara liteke.
Errugbian, neskak 15 urteak arte joka dezakete mutikoekin batera. Hendaiar Estadiotik jalgi nire semearen belaunaldiko bi etorkizundun neska ari dira orain ASB delakoan, eta haietako bat Frantziaren TOP 50etan da. Orain dela zenbait urte bazen emakumezkoen talde bat, eta Danièle IRAZU zen, orain ez aspaldi, lehen lerroko jokalarien selekzioen errekorduna.
Klubean, han-hemen, nonahi ditugu emakumezkoak: errugbi eskolan, administrazioan, zuzendaritza batzordean edota bolondres gisa. Gizonen mundua dela pentsa liteke, baina Hendaian ez da inondik ere horrela.
Egin duzue Espainiarekin proiekturik?
Orain dela bi urte, Hegoaldean ari den Hernaniko klubarekin lotu genuen harreman bat. Denboraldian, bi herrialdeetako jokalariz osatu bi talde aritu ziren Espainiako eta Frantziako txapelketetan. Zorigaitzez, osasun krisiak proiektua denboraldi erdian geldiarazi zigun. Gero, Espainiako txapelketari ekin diote berriz, baina gurean gelditu dute. Esperientzia eder-ederra gertatu zitzaien haurrei, hala hizkuntzaren aldetik nola partaidetzari dagokionean, edo kulturari edota errugbiari dagokionean ere.
Zein aholku emanen zenioke elkarte batean lagundu nahiko lukeenari?
Elkarte guztietan bezala, laguntza oro ongi hartua da. Aski da gogoa bizirik ukan eta denbora eman nahi izatea. Jendeak ezagutu eta gizarte bizitzan sartzeko bide eder-ederra da.