Urrezko bolondresa #1 

 

Jokoen Lurralde labelaren harira, Herriari da 2024ko olinpiar jokoak biziaraztea. Proposaturiko ekintzen artean, kirol klubak biziarazten dituzten bolondresak aurkeztea agertu zaigu argi eta garbi. Hendaye Basket Ball klubeko Patricia Barbier bolondresa ezagut dezagun, beraz.

URREZKO BOLONDRESA #1

Postua: Pibot/Gibelaria
Gazte taldeen entrenatzaileak. Lehen baloia ukitzea: 6 urterekin

Atleta maiteenak: Sandrine Gruda/Andrew Albicy

NOLA EGOKITU DA KLUBA EGUNGO OSASUN EGOERARA?

Urtebete ia txapelketarik gabe pasa ondoren, U7tik U18 arteko gazte taldeek kanpoko entrenamendu tarteak ukan dituzte horretarako egokitu ditugun lekuetan edo Irandatz kolegioan. Hori baino lehen, handien entrenamendu fisikoak hondartzan egin dira Karine gure lehendakariari esker. Egun, seniorrekin dugu arazoa, aspaldi ez baitute zorua ukitu.

NOLA EKITEN DIOZUE GAZTE BATEN KLUBEKO LEHEN URTEARI?

Gazte bat oso gazte hasten denean saskibaloian, lehen-lehenik kirola oro har gustuko har dezan bilatzen dugu. Saskibaloian baditugu jolasa eta ikasketa. Baina horrez gain, baloreak ere partekatzen ditugu, hala nola besteen begiramena, joko zintzotasuna eta elkarri aditzea.

ZEINTZUK DIRA ENTRENATZAILE ON BATEN KALITATEAK?

Teknikari ona izan behar da eta ariketak errepikatzen jakin. Jokoa irakurtzen jakitea ere funtsezkoa da. Bigarren gauza gazteari noraino heldu behar den ulertaraztea da. Gidatu behar dugu, baina keinu ona atzemateko behar duen askatasuna utziz. Eta gogo bizia, karra, kutsatu behar zaio ere, noski. Gerta liteke partida bat gogoari esker irabaztea eta ez teknikaren bidez. Haurrak gogo biziko pertsonek gidatzen dituzte klubaren barnean.

ZEIN POLITIKA DU KLUBAK AHALMEN URRITASUNEN BAT DUTENEI DAGOKIENEAN?

Azken lau urteotan, Handisport Pays Basque elkartearekin gazteen eta entrenatzaileen arteko topaketak egin dira. Esperientzia ederra da, baina urtean behin besterik ez da egiten. Bestalde, klubak, azken urte honetan, ezintasun fisiko bat duten bi jokalari gazte hartu ditu eta oso ongi integratu dira.

SASKIBALOIA LIZENTZIADUN GEHIEN DUEN TALDE KIROLA DA FRANTZIAN. NOLA IKUSTEN DUZU EMAKUMEEN ENGAIAMENDUA?

Hala saskibaloian nola lanbide munduan oro har, emazte gutxi dugu buru postuetan. Kirola erakargarri egin behar zaie, ekar diezaieken guztiaren balioa azalduz. Halarik ere, kontularitzan berdintasuna lortzea baina egiazko gogorik edo estrategiarik izan gabe ez du zentzu handirik. Gizonezko jokalari bezainbeste emakumezko jokalari dituzten klubetan aritu naiz beti. Inoiz ez dut alderik nabaritu. Ikusleen artean ere, gizon bezainbeste emazte izan ohi da.

ZER ESPERO DUZU HENDAIAKO «JOKOEN LURRALDE» LABELAZ?

Euskal Herrira heltzean, ikusi dut jende guztiak aritzen direla korrika, txirrindaz edota igerian. Hendaiarrak hiperkirolzale dira! Hendaiarrak label horrekin balioa hartzen dela senti eta eragile bihur daitezen nahi nuke.