Hendaiak ofizialki du «Terre de Jeux 2024» (Jokoen lurra 2024) labela. Hendaiak, engaiamendu horren bidez, talde dinamika bat bultzatu nahi du eta hendaiar orori jokoen zirrarak sentiarazi nahi dizkie eta ahal beste jenderi abentura olinpiko eta paraolinpikoa berehalatik bizitzeko aukera eman.
Heldu diren 4 urteotan, herria Jokoen erritmora biziko da, ekimen anitzen bidez. Eragile zenbait ahaleginduko da hitzordu handi hori herriaren araberakoa izan dadin, herriak gogoko dituen zenbait jokagairekin:
joko iraunkor eta «berdeagoak»;
elkartasunezko jokoak, berdintasun eta gizarteratze gehiagorekin;
herritar jokoak, heziketa alde batekin;
«osasunaren» aldea ahantzi gabe, ahal beste jende ari dadin.