GIBak antolatzen dituen hizkuntza bikoteek hobetu nahi duzun hizkuntza ikasten edota erabiltzen laguntzen dizute, zuk ere berdin laguntzen diozularik zeure bikotekideari! Atsegina da eta urririk!
Zer da hizkuntza-bikote bat?
Bikote bat, hizkuntza desberdinetako bi pertsonen arteko jakitate trukaketa bat da. Norberak bere hizkuntza eta kultura ezagutarazten dizkio besteari. Sistema horri esker, hizkuntza kurtsoen osagarri baita, ahozko adierazpena hobetzen ahal da. Era berean, kanpotik etorritakoei Hendaiarrekin topo egin eta hirian aiseago txertatzeko aukera ematen die.
Antolatuak diren topaketetan -horien maiztasun eta tokia bikoteak berak finkatuak baitira -, denbora bi hizkuntzen artean erdibitua da. Norbera egokitzen zaio ikasteko asmoa duenaren maila eta beharrari.
Toki desberdinetan maiz elkartuz, egoera desberdinak sortzen dira eta hiztegi zabalago bat ikas daiteke.
Bikoteak berak kudeatzen ditu topaketak. Hizkuntza maila, solasaldien gaiak, norberak bestearengandik espero duena (gramatika edo ahoskera zuzendu, hiztegia aberastu), horiek oro bien artean erabakitzen dira. Bikote bakoitza besteetatik desberdina da.
Nola eman dezaket izena?
GIBak biltzen ditu eskari guztiak; hark jarriko zaitu nahi duzunari erantzuteko gai den norbaitekin (tenore libreak, intereseko gaiak…); gero, zuek elkartu eta GIBari jakinarazi behar diozue bikotearekin aitzin egitea ala ez egitea erabaki duzuen.
Bikoteetan izena emateko esteka
Informazio osagarriak
“Hizkuntza bikoteak” deitu jarduna 2010az geroztik da indarrean. Arrakasta handia ukan dute esperientzia horiek: 120tik gora pertsonek eman dute izena Gazte Informazio Bulegoan. Hamarnaka bikote osatu dira. Hautaturiko hizkuntzak: bikote gehienak frantsesarekin, espainolarekin edota euskararekin egiten dira baina bada hainbestetan ere ingelesarekin, alemanarekin, polonesarekin, katalanarekin… egiten diren bikoteak. Zeinahi hizkuntza bikote egin liteke; ez da mugarik horretan.