Eskolaldi inguruko harrera

Eskolaldi inguruko harrera Hendaiako Herriko Etxeak egiten du: eskola baino lehen, goizeko harreran, eguerdian jantokian eta arratsean, eskola ondoren (arratseko harrera ama eskoletan eta zaintzapeko ikasketa aldiak lehen mailako eskoletan).

GOIZEKO ETA ARRATSEKO HARRERAK

Eskola publiko orotan antolatzen da goizeko eta arratseko harrera; ordainpeko zerbitzua da eta Familia Laguntza Kutxaren eta Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzaren onespena du.

Goizeko ordutegia
Ama eskolak eta lehen mailakoak: 7:30etik 8:30era

Arratseko ordutegia
Ama eskolak: 16:30etik 18etara
Lehen mailako eskolak: zaintzapeko ikasketa aldiak: beherago ikus

IZEN EMATEA – ARAUDIA

Eskolaldi inguruko zerbitzuetara izena ematea eskolara izena ematetik dator.

Etorri berrientzat:

Behin eskolan izena emanik, Haur eta Gazteen Animazio Zerbitzuak eman dezake zuen haurraren izena egokitu zaion eskolaren eskolaldi inguruko harreretarako.
Horren egiteko, eskolaldiaren ingurukoetara izena emateko haurraren dosier bakarra eska diezaiokezue Haur eta Gazteen Animazio Zerbitzuari. E-postaz igor diezaizueke ere zerbitzuak.

Eskola publikoetara doazen haurrentzat:

Urtero, izena emateko dosier bakarrak maiatzean zehar banatzen dira eskoletan. Bertan agertzen diren argibideak zuzen direla onartu ondoren, izen emate fitxa zuen haurraren eskolako eskolaldi inguruko zerbitzuaren langileei eman behar diezue.

Ordainketa Herriko Etxean egiten da edo, bestela, kentze automatikoa hauta dezakezue ere.

Tarifak:
Prezioak 2023ko urtarrilaren lehenetik landa : eskolaldi inguruko harrerak eta ludoteka / eskoletako eguerdiko atsedenaldia

Barne Araudia:
Barne Araudia ikus – frantsesez (leiho berria)

Ordainketa:
Faktura etxean jaso eta Herriko Etxean ordain dezakezue edo, bestela, kentze automatikoa hauta.
Kentze automatikorako inprimakia telekarga.

Eskola pribatuetan, zuzendariari galde.

ZAINTZAPEKO IKASKETA ALDIAK

Lehen mailako eskola publikoetan, Herriak zaintzapeko ikasketa aldiak antolatzen ditu.

Gurasoentzat urririk dira eta Herriak ordaindu irakasleek edo Gazte Animazio Zerbitzuko animatzaileek egiten dituzte.

Ordutegia
16:30etik 17:30era, bai eta 18etaraino ere eskolaren arabera

Izen ematea eskolaren zuzendariarekin egin behar da.

Eskola pribatuetan, zuzendariari galde.