Hendaiako eskoletara doazen haurrek Hegobus sozietateak ematen duen eskola garraio zerbitzua balia dezakete.
Norentzat ?
Eskola garraioen zerbitzua bigarren mailako ikasleentzat da.
Ahalmen urritasun bereziren bat duten haurrek 64 Departamenduan behar dute eskola garraiorako izena eman.
Nork antolatzen du ?
Eskola garraioen zerbitzua Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuak antolatzen du.
2018ko eskola sartzeaz geroztik du eskola garraioen kudeaketa, Akitania Berriko Eskualdearekin eskumen eskualdaketa egitearen ondorioz.
Eskumen horrek sindikatuaren lurraldean bizi eta eskolan diren ikasleen garraioa darama (158 euskal herri gehi Tarnoze hiria).