Hendaiako herriko etxearen dirulaguntzak – Emate araudia

Hitzordua eskatzeko: 05 59 48 23 29.

DIRULAGUNTZA ESKATZEKO TXOSTEN OSOAREN ale bat 2022ko urriaren 27a aitzin itzuli behar da

Honako helbide honetara:

Auzapez jauna
Finantza zerbitzua
Herriko Etxea
60150 PK
64701 HENDAIA Cedex

GARRANTZITSUA

Osorik, eranskinak eta guzti, ez datorren txostenik ez da aztertuko.
Elkarteari itzuliko zaio, osatzeko eman behar dituen informazio guztiak igor ditzan zain.

Ordainketa mandatuen erreferentzia bakarra antolatzeko programa indarrean jarri dugu; ondorioz ezinbestekoa da zuen bankuko nortasun agiria gehitzea, SWIFT eta IBAN kodigoekin eguneratua. Agiri hori gabe, ukan dezakezuen diru laguntza ezingo zaizu helarazi.

Udal dirulaguntzak emateko printzipioak

1 – Oinarrizko printzipioak

Udal dirulaguntza bat ez da betirako eskubide bat elkarte batentzat. Udalak urtero ematen du, geroago oroitarazten ditugun irizpide zehatz batzuen arabera.
Diru laguntza eskaera bakoitza herriko etxean pausatutako txosten oso baten bidez egiten da, eskatutako xehetasunak zehazki adieraziz.
Elkarte bati emandako diru laguntzak funtzionamendu gastuak baizik ez ditu kontuan hartzen ahal, eta ez inbertsioko gastuak, horretarako eskaera berezia ezpada.

2 – Aplikatzeko moduak

Diru laguntza eskaera bakoitza udal batzorde eskudunak aztertuko du. Batzordeek atxikiko dituzten diru laguntza proposamenak Udal Bulegoari aurkeztuko zaizkio eta honek erabakiko du. Diru laguntza guziak Herriko Kontseiluan aurkeztuko dira, dagozkien erabakiak har ditzan.

3 – Emate irizpideak

Diru laguntza printzipio sinple baten araberakoa da: zergadunen diruaren birbanaketa baita, udal diru laguntza hiriaren garapenaren aldeko obretan aritzen diren elkarteei soilik ematen ahal zaie.
Diru laguntzak ez zaizkie irabazteko asmoa duten elkarteei ematen ahal.

Diru laguntzaren xedea elkarte bat bere ardura betetzen laguntzea da, eta inola ere ez jaso duen dirua bankuan ezarri eta mozkinak egiteko. Halatan, elkarte bakoitzak bere diru laguntza eskaeraren premiari buruzko gogoeta egin behar du, jakinez eskaera hori diru publikoaren erabileraren arabera ere aztertua izanen dela. Diru ezartze horien xedea, aldiz, inbertsio propio edo ekipamendu bat finantzatzeko erreserba fondo bat osatzea bada, elkartearen proposamenak kontuan hartzen ahalko dira. Kasu honetan, argiki adierazi beharko da aurreikusitako proiektua edo ekintza elkartearen funtzionamenduaren hobetzeak edo honen jardueren garapenak justifikatuak direla (adibidez : minibus baten erosi edo ordezkatzeko erreserba fondo bat osatzea, elkartearen garraio gastuak gutxitzeko aukera emateko).

Bestalde, ekitaldiak edo komunikazio ekintzak antolatzeko ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du muga jakin bat gainditzen ahalko. Muga hori aurrekontu prestakuntzan finkatuko da. Udalak, beharra sentituz gero, bere diru sostengua data ohargarriak edo urtemuga bereziak ospatzeko antolatuko diren aparteko gertakariei baizik ez die ekartzen ahalko.

Hautatzeko irizpideak
Diru laguntzaren kopurua hautetsi batzorde batek erabakiko du, agerian diren eta azter daitezkeen irizpideen arabera.

4 – Diru laguntza euskotan biltzea

Euskal Herrian sortzen den aberastasuna lurralde honetako eragileei berriz banatzeko ahaleginean aktiboki parte hartzeko asmoz HENDAIAKO Herriko Etxeak eusko monetaren erabilera bultzatu nahi du haren hartzedunen artean, izan elkarte, ekonomia zein politika alorreko kide.
Ondorioz, asmoa agertzen duten elkarteek euskotan biltzen ahalko dute diru laguntza.

Prozedura ondoko hau da :

  • Onespen librean oinarriturik eta EUSKAL MONETA elkartean kidetu ondoan, elkarteak EUS-KAL MONETAri mandatua ematen ahal dio Hendaiako Herriko Etxeak banatu diru laguntza osoa edo horren parte bat eurotan kobra dezan.
  • Mandatua idatziz egin behar da eta jatorrizko alea Herriko kontulari publikoari helarazi behar zaio. Honek transakzioaren erregulartasuna egiaztatu ondoan diru laguntzaren ordainketa eurotan helaraziko dio EUSKAL MONETA elkarteari.

EUSKAL MONETAk, Udalaren diru laguntza osoa edo horren parte bat euskotan sartuko du elkartea-ren kontuan

LEGE ETA ARAUDIEN GOGORA EKARTZEA

Ikusirik, Lurralde Kolektibitateen Kode Orokorraren L1611-4 artikulua,

Ikusirik, Errepublikaren Lurralde Administrazioari buruzko 1992ko otsailaren 6ko Legearen 13. artikulua,

Ikusirik, Prozedura Publikoen Gardentasunari eta Ustelkeriari Aurrea Hartzeko 1993ko urtarrilaren 29ko Legearen 81. artikulua eta honen 2001-379 gauzatze dekretua, 2001eko apirilaren 30ekoa,

Ikusirik, Herritarrek Administrazioekiko Harremanetan dituzten Eskubideei buruzko, 2000ko apirileko 12ko Legearen 10. artikulua,

Definizioa: “Diru laguntza publikoak adierazten du egoera bat, zeinean kolektibitateak dirua ekartzen baitio pertsona publiko nahiz pribatu batek abian jarri duen ekintza bati, administrazioak bere intereskotzat dituen helburuetarako eta, horregatik, sostengua eta laguntza ekartzen die”.

1. ARTIKULUA : Aplikazio eremua

HENDAIAko Herriko Etxea gardentasun desmartxa batera lotu da, diru laguntzak eskuratzen dituzten elkarteekin.

Araudi hau, HENDAIAko Herriko Etxeak elkarteei ematen dizkien diru laguntza orotarako da :

Herriak ematen dituen diru laguntzen esleitze baldintza orokorrak eta ordaintzeko moduak zehazten ditu, esleipen erabakian bertan besterik zehazten ez bada.

Diru laguntza eskatzen duen elkarte orok behar du segitu lurralde kolektibitateak, Diru Gaien Zerbitzuaren bitartez, HENDAIAko Herriko Etxerako ezarri duen prozedura: epea, bete eta itzuli beharreko agiriak.

Urraspide hori segitzeak erraztuko du eskaera bakoitzaren aitzinatzea eta herriko hautetsiek kontuan har dezaten.

Eskaera motak:

Hautagai diren elkarteek bi eskari mota aurkez ditzakete:

  • Funtzionamendurako diru laguntza:
    Diru laguntza hau Herriaren laguntza da, elkarteak bere jardun arrunta bete dezan. Kopurua esleipen irizpideen araberakoa da.
  • Diru laguntza berezi edo ekintza baterakoa:
    Diru laguntza hau jarduera berezi baterako eska daiteke. Ekintza buruturik denean eta horren frogagiriak aurkeztu ondoren (argazkiak, jarduera txostena, etab.) ordainduko da, Herri Kontseiluak onartu eta gero.

2. ARTIKULUA : Hautatzeko irizpideak

Diru laguntzaren kopurua hautetsi  batzorde batek erabakiko du, agerian diren eta azter daitezkeen irizpideen arabera.

Diru laguntza guztietarako, kontuan hartuko da :

  • Eskatu den kopurua
  • Elkartearen urteko emaitzak
  • Tokiko interes publikoa
  • Elkartearen hedapena
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren funtsezko eskubidea betetzea
  • Garapen iraunkorrean aktiboki inplikatzea
  • Mendekotasunei aitzin hartzeko eta haurrak babesteko ekintzak
  • Kide kopurua, haietan zenbat hendaiar, eta dituzten adinen tarteak
  • Elkartearen beraren erreserbak: Elkarteak duen diruzko erreserba Herritik jaso eta azken urtealdi hetsiaren diruzko bilanean ageri den diru laguntzaren kopuruaren bikoitza bada, Hendaiako Herriak ez dio diru laguntzarik emanen, erreserbaren kopurua eginiko kalkuluaren kopurua baino handiagoa bada). Halarik ere, dirua ez emateko klausula hori berriz ikusi ahalko da aktiboaren beharra (egiteko inbestimendu bati begira aurrezte funts baten beharra, soldatak ordaintzeko eskudirua ukaiteko beharra…) zehazki argudiatzen duen ohoreagatiko adierazpena eginez gero.
  • Aldi baterako edo luzerako, lokalen bat uztea

Diru laguntza berezi edo ekintza baterakoa

Eskariaren arrazoiak izan behar dira:

  • HENDAIAn eragiten duen ekitaldi bat
  • Hornikuntza, inbestimendu bat edo CTS (karpa – oihal-etxola -egitura) baten alokatzea

Eskariak funtzionamendurako eskaria ez den beste bat izan behar du.

Elkartearen urteurrena ospatzeko eskatzen den diru laguntza berezia ez da hamarnaka urtez behin besterik emanen.

Elkarteen arteko proiektuetarako diru laguntza

Kolektibitate publikoak diru laguntza berezia eman diezaieke honako proiektu hauetako bat egiteko elkartuko diren elkarteei:

  1. hainbat publikoren intereseko den proiektu dinamiko bat
  2. honako gaietako bat duen proiektu bat :
    • belaunaldien artekoa
    • ezintasunen bat duten pertsonak partaide dituen proiektu bat
    • kultura-arteko xedea duen proiektu bat
  3. gazteei zuzendu proiektu bat

Erabiliko ez den diru laguntza oro, urtealdia amaitu baino lehen itzuli behar da.

3. ARTIKULUA : Laguntzen baldintzak

Ekologia trantsizioaren aldeko politikari jarraiki, Hendaiako Herriko Etxeak lehentasuna eman nahi die garapen iraunkorreko urraspide batekin bateragarri diren proiektuei, ekonomia, ingurumen, gizarte eta kultura alorretan, hala nola, adibidez:

  • Proiektua jende mota ororentzat helgarri izatea (mugikortasun urrikoak, gazteak, behartsuak): horientzako ekintzak plantan ematea, gidaritza egokitua, tarifa politika onetsia,…
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako funtsezko eskubidea betetzeko engaiamendua: parte hartze orekatua buruzagitza organoetan (Administrazio Kontseilua, Bulegoa), lansari alderik ez izatea,…
  • Elkartearen ekintzek eta ekitaldiek tokian duten eragina kontuan hartzea: tokiko ekoizpena, ekoizpen biologikoa, sasoikoa, banabide laburrak, bidezko merkataritza, tokiko Eusko moneta erabiltzea, energia kontsumo zuhurra… lehenestea.
  • Lekualdaketak murriztu eta optimizatzea: lekualdaketak mugatzea, bestelako lekualdatze moldeak erabiltzera bultzatzea (txirrinda, oinez) eta elkarbidaiak balioan ematea…
  • Hondakinen kudeaketa eta prebentzioa: eskuhartzaileei eta bolondresei sailkako bilketaz ohartarazi eta formazioa ematea, sailkako bilketa seinaletika argi eta deigarriaz antolatzea, berrerabil litekeen baxera baliatzea, plastikozko botilarik ez erabiltzea,
  • Ingurumena zaintzen duten materialak eta komunikazio tresna ekoasmatuak erabiltzea: (barnean edo inprimatzailerenean, paper birziklatua edota PEFC edo FSC labelduna erabiltzea, landare tintak erabiltzea, urte batetik bestera erabil litezkeen euskarri datagabeak behin eta berriz erabiltzea, materialgabeturiko komunikazio euskarriak erabiltzea, afixatze basarik ez egitea,…)

Horretarako, diru laguntza eskaria osatzen duten dokumentuen artean, Herriaren partzuer den elkarteak bere urraspide ekoarduratsua baliozta dezala, honako hauek aipatuz:

  • Jardunaren txostenean, iragan urtealdian, ingurumena zaintzeko eta garapen iraunkorraren alde egin dituen ekintza zehatzak,
  • Heldu den urterako egitarauan, alor horietan egiteko asmo dituen ekintzen xehetasuna.

4. ARTIKULUA : Hauta daitezkeen elkarteak

Diru laguntza ematea ez da ezinbesteko gastua Herriarentzat. Herri Kontseiluak du, bere iritzi libreen arabera, erabakitzen. Biltzar erabakitzaileak beste inork ezin du elkarte bat hautagai dela edo ez dela erabaki. Diru laguntza borondatezkoa da, ezegonkor eta baldintzatua.

  • Hautagai izateko, elkarteak beharrezkoa du : 1901 Legepeko elkartea edo eskola kooperatiba izatea,
  • Elkarte egoitza edo jardun nagusia edo benetako eragina HENDAIAN ukaitea,
  • HENDAIAko Herriaren politikarekin bat datozen jarduerak ukaitea (ik. 5. artikulua)
  • Araudi honen 8 eta 9 artikuluen araberako eskaria aurkeztea

Kasu: elkarte oro ezin da diruz lagundu. Asmo politiko edo erlijiozkoa duten elkarteak (Elizak eta Estatua Bereizteko Legea, 1905eko abenduaren 9koa), ez eta ordena publikoan nahasmenduak egin dituztenak ere ezin dira tokiko kolektibitate baten diru laguntza eskuratzeko hautagai izan.

5. ARTIKULUA :    Elkartearen administrazio eta kontularitza betebeharrak

Diru laguntza eskuratu duen elkarteak, eman dion kolektibitatearen ordezkarien kontrola ukan dezake. Kontrola egiten da, elkarteak, eman zaion dirua, aurreikusi zen xederako baliatzen duela segurtatzeko.

Kolektibitate publikoari diru laguntza eskatzen dion elkarte orok aurkeztu behar die herriaren ordezkariei, banku kontuen egoera.

6. ARTIKULUA :  Diru laguntza beste erakunde bati ematea

Ezinezkoa da, ez badu elkarteak, diru laguntza eman dion kolektibitatearen horretarako baimena. Zuzenbidea Errazteko 2009ko maiatzaren 12ko 2009-526 Legearen L 1611-4 artikuluak honela dio “diru laguntza bat eskuratu duen talde, elkarte, obra edo enpresa orok debekatua du diru laguntza hori, osorik edo haren zati bat, beste elkarteak diruz laguntzeko erabiltzea, ez bada hori, kolektibitatearen eta diruz lagunduriko erakundearen artean sinaturiko hitzarmenean  hala aurreikusi”.

7. ARTIKULUA : Elkarte motak

  • Kultura: Arte plastikoak musika, kantua, dantza, antzerkia,  argazkigintza, …
  • Kirola: kirol oro, borondatezko gimnastika eta erlaxatze teknikak barne, Eskola kirola
  • Familia zerbitzu partekatuak
  • Bizitegi zerbitzu partekatuak
  • Animazioak: hainbat jarduera eta animazio taldea,  joskintza, gizarte jokoak…
  • Ekonomiazko parte hartzea
  • Suhiltzaileak, sokorri emaileak
  • GKE – Humanitarioa
  • Herritar xedeak
  • Gela bateratuak
  • Kultura ondarea
  • Osasun zerbitzu partekatuak
  • Herriarentzako politika
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Bestak
  • Bestelako elkarteak : Aipatu berri diren kategorietan sartzen ez diren eta diru laguntzak kalkulatzeko ondoren datozen irizpideak ezin aplika zaizkienak (eskola kooperatibak, gerlari ohien federakuntzak eta beste, karitatezko elkarteak…).

8. ARTIKULUA : Diru laguntza eskarien aurkezpena

Diru laguntza lortzeko, elkarteak HENDAIAko Herriko Etxeak duen inprimakian egin behar du eskaria;

Inprimaki hori, Herriko Etxean bertan eskura daiteke edo Herriaren webgunean.

Inprimaki hau, eskatzen zaizkion dokumentuekin batera (ikus diru laguntza dosierra), berantenez urriaren 30ean aurkeztu behar da, hurrengo urterako diru laguntzetarako kontuan hartuko bada.

Kasu, osorik ez den edo epetik kanpo aurkeztua izan den dosierra ez da aztertuko.

9. ARTIKULUA :  Hendaiako diru laguntza urraspidearen azalpena

  1. Hurrengo urterako dosier osatuak berantenez urriaren 30ean aurkeztu behar dira,
  2. Dosierrak administrazioak egiaztatzea
  3. Dosierrak batzordean aurkeztea
  4. Diru laguntza Herri Kontseiluak bozkatzea

Ordainketa, eskaria aurkeztutakoan; diru laguntza berezi edo ekitaldietarakoak, agiri guztiak aurkeztutakoan.

10. ARTIKULUA : Esleitze erabakia

Aztertua izateko, eskari orok osorik behar du izan eta honako hauek ekarri:

  • Elkarte buruaren idazkia, non, bere ohorea lekuko, egiaztatzen duen aipatu den oro egia dela
  • Diru laguntzako eskaera dosierra beterik, gutxienez frantsesez, eranskinak barne
  • Eskatu zaizkion dokumentu guztiak (ikus zerrenda, dosierraren azken orrialdean)

Diru laguntzaren kopurua ezin da emendatu, ekintzaren benetako gastua, aurreikusi zen kostua baino handiagoa izan bada ere. Ekintzaren benetako gastua ez baldin bada, aurreikusi zitzaion kostua bezainbestekoa, diru laguntza, benetan frogatzen diren gastuen arabera ordainduko da.

Diru laguntza ordain dakion, hartzaileak idatziz eskatu beharko du, dosierrean erran bezala eta eskatzen zaizkion dokumentu guztiak aurkeztuz.

Herriaren diru laguntza duen ekintza, dagokion urtean egin behar da. Behin epea iragan denean, hartzaileari jakinaraziko zaio diru laguntza baliogabetu dela. Jadanik eman zaion eta ekintzan gauzatu izanaren frogarik ez duen diru kopurua berreskuratzeko prozedura abiatuko da.

Dosier oso batean oinarrituz, Herri Kontseiluak esleipen erabaki bat hartzen du, deliberamenduz, finantzen batzordeak aztertu ondoren.

11. ARTIKULUA : Erabakien indarraldia

Herri Kontseiluak hartu erabakiaren indarraldia, dagokion finantza aldikoa da. Epe hori amaitu denean, elkarteak ez baldin baditu eskatu zaizkion frogagiriak aurkeztu, diru laguntzaren onura galduko du.

12. ARTIKULUA : Diru laguntzen ordainketa

Ordainketa banku kontu batera biramenduz eginen da, baldin eta frogagiri oro aurkeztu badu elkarteak, edo besterik erabaki ez bada.

  • 5000 € baino  gutxiagoko diru laguntzak aldi batez ordainduko dira martxoan
  • 10 000 € edo gutxiagoko diru laguntzak bi aldiz ordainduko dira martxoan eta maiatzean …
  • 50 000 € edo gutxiagoko diru laguntzak hiru aldiz ordainduko dira martxoan maiatzean eta uztailean
  • 50 001 € baino gehiagoko diru laguntzak lau aldiz ordainduko dira martxoan, maiatzean,  uztailean eta irailean

13. ARTIKULUA :   Publikoari informazioa emateko neurriak

Herriaren diru laguntzak dituzten elkarteek, horren berri eman behar dute, dituzten komunikabide guztiak baliatuz.

14. ARTIKULUA : Elkartearen aldaketa

Elkarteak Herriari jakinaraziko dio, hilabeteko epean, elkartearen administrazioan edo zuzendaritzan gertatu den aldaketa oro eta eguneratuak diren estatutuak emanen dizkio.

15. ARTIKULUA : Elkarteen lokalak

Diru laguntza publikoak dituzten eta beren lokaletan publikoa har dezaketen elkarteak, leku horietan, segurtasun eta helgarritasun neurriak betetzera engaiatzen dira.

16. ARTIKULUA : Araudia betetzea

Araudi honetako agindu bat edo agindu oro ez betetzeak honako ondorioak ekar ditzake:

  • Kolektibitatearen diruzko laguntza etetea
  • Eman zaion diru guztia edo horren zati bat itzul dezala eskatzea (diru laguntza berezi edo ekintza baterakoaren kasuan)
  • Elkarteak etorkizunean aurkez ditzakeen diru laguntza eskariak ez kontuan hartzea

17. ARTIKULUA : Auziak

Auzirik balitz, elkartea eta Herriko Etxea, onez oneko akordio bat bilatzera engaiatzen dira.

Halakorik ez balitz, garbiki adierazia da Paueko Administrazio Auzitegia dela araudi honen aplikazioak ekar ditzakeen auzi guztietarako eskumena duen bakarra.

Helegite bideei buruzko informazioak Auzitegiaren Aktategiaren bidez lor daitezke.