Gaztelu Udako 1.edizioko programazioaren ezagutza egin

Besta Batzordeak, Hendaiako Herriarekin elkarlanean, “Gaztelu Udan” 1. ekitaldiaren egitaraua ezagutzea proposatzen dizue.

EGITARAUA

Informazio gisa, uztailaren 31ko Pintxo Kontzertua gaualdia ezeztatua da.

uztailaren 16 eta abuztuaren 13 eta 21ean

  • Pintxo-kontzertu gaualdiak, Lanetik Egina elkartearen eskutik

Abuztuaren 2tik 20ra:

  • Hendaiako Euskal Bestaren inguruko erakusketa, Oroitza elkartearen eskutik.

Abuztuaren 2tik 4ra

  • 10:30 – 12:30: Kultura-deskubritze tailerrak, euskal kultura familian ezagutzeko (8 urtetik goiti): euskal dantza ikastaroa, erreserbak linean www.hendaye-culture.fr webgunean.
  • Gaztelu Aretoan.

Abuztuaren 5 eta 6an

  • 10:30 – 13:00: Kultura-deskubritze tailerrak, euskal kultura familian ezagutzeko (8 urtetik goiti): euskal kantu ikastaroa, erreserbak linean www.hendaye-culture.fr webgunean.
  • Gaztelu Aretoan.

Abuztuak 4, asteazkena

  • 22:00: Zinema aire librean – DANTZA, Telmo ESNALen filma
  • Gaztelu Aretoko zabaldegian

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Abuztuak 6, ostirala

  • 21:00: GAZTELU ZAHAR abesbatzaren kontzertua
  • Gaztelu Aretoko ikuskizun gelan – Dohainik – AITZINETIK ERRESERBATUZ

Gaztelu Zahar Hendaiar abesbatza 1945ean sortu zuten Pepito Alonsok eta lagun talde batek. 38 kidez osatua da. Kantariak 4 pupitretan banatzen dira: 1.tenoreak, 2.tenoreak, baritonoak eta baxuak. 4 ahotsetako melodiak abesten dituzte, Euskal Herriko zein beste herrietako errepertoriotik hartuak. http://www.gazteluzahar.com/cadre.htm

Abuztuak 7, larunbata

  • 20:00: ERRIMAK BI OINETAN – Dantza ikuskizuna Haatik konpainiaren eskutik
  • Gaztelu Aretoko zabaldegian – Dohainik – AITZINETIK ERRESERBATUZ

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat.

Abuztuaren 8tik 20ra

  • Euskal jantzi tradizionalen erakusketa, Ramon Garciaren eskutik.
  • Gaztelu Aretoko ikuskizun gelan. Dohainik.

Erakusketa honek Euskal Herriko janzkera zein modaren historia gertutik ezagutzeko aukera ematen du.

Abuztuak 8, igandea

  • 10:30 : Pilota errebote partida, Gaztelu Zahar pilotalekuan
  • 11:30 : Mutxikoak, Gaztelu aretoan

 

 

Navigation de l’article