Gaztelu aretoa: Urtebete jadanik

2022ko maiatzaren 27an, Kotte Ecenarro auzapezak, Frédéric Tranché, Ekitaldien auzapezordeak, Laurent Pelegrin-Aramendy, Animazioaren eta Besta Batzordearen arduradunak, bai eta Ekitaldiak-Bestak Zerbitzuak Gaztelu aretoaren urteurrena ospatuko dute.

Ospakizun horretarako, Ekitaldiak-Bestak Zerbitzuak disko-arratsa antolatu du kontzeptu bakarreko ikuskizun batekin “Mon Truck en plumes“.

Urtebetez, eraikin horrek besta eta kultura ekitaldi anitz hartu ditu, hala nola ikuskizunak, kontzertuak, erakusketak, azokak, mintegiak eta lasterketak. Ekitaldi horietako batzuk Herriak antolatu ditu eta beste batzuk hendaiar elkarteek. Izan ere, eraikina ez baita Herriarentzako tresna  bakarrik; elkarteentzako tresna da batez ere. Leku horrek, sortu zenetik, hendaiar elkarteei eman nahi die beren ekitaldi bereak antolatzeko aukera; bestela errateko, ororen esku izan nahi du.

Urtebetean, Gaztelu aretoak ia 27 000 bisitari hartu ditu eta ehunetik gora ekitaldi!

Ekitaldiak-Bestak Zerbitzuak antolatu ekitaldi horietako batzuk urtero eginen dira, hala nola Eguberri azoka, Joko eta jostailuen azoka, Izu Festibala edota Gaztelu uda.

Lorturiko helburuak

2018.urtean, herriak «herri barnearen» hiri eta paisaia antolaketari buruzko gogoeta bati ekin zion. Horren harira, Gaztelu aretoa erabat berritzea erabaki zuen, diziplinarteko leku izan zedin, orori zabalik, kultura ororen eskura eman eta hainbat ekitaldi mota antolatzeko.

Herriak ezarri zuen helburua lorturik da, hau da, « herri barnea » biziberritzea, Gaztelu aretoa bizitza, animazio, giro atsegin eta partekatze leku bihurtu baita.

 

Navigation de l’article