Gazteak eta osasun mentala: ulertu eta modu positiboan jokatzeko mintzaldia

Hendaiako Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluak, Artis Mental 64 elkartearekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatuko du abenduaren 20an, ostiralez, 18:00etatik 21:00etara, gazteen eta osasun mentalaren gaia jorratzeko.

Nerabezaroa: erronkez eta aukerez betetako garaia

Nerabezaroa bizitzako garai zirraragarria da, gazteek euren nortasuna esploratzen duten, autonomia garatzen duten eta etorkizuneko oinarriak eraikitzen dituzten unea. Hala ere, aldaketa horiekin batera hainbat erronka ere etor daitezke: estres-uneak, emozio biziak edo ziurgabetasunak. Momentu horiek kudeatzen ikastea bizitza osorako balio izango duten gaitasunak garatzeko aukera bihur daiteke.

Gaualdi honetan, Cédric Sampéré, AdoEneako langile ohia eta Artis Mental 64-en sortzailea, honako hauei buruz arituko da:

  • · Nerabeen burumuinaren funtzionamendu liluragarria, bere ezaugarri eta aberastasunak hobeto ulertzeko.
  • · Osasun mentalari buruzko ideia falysuak ala uste okerrak eta horiek gainditzearen garrantzia.
  • · Tokiko baliabideak, baita gazteek eguneroko ongizatea lantzeko erabil ditzaketen tresna sinpleak ere.

Elkarlanean aritzeko giltza zonbait

Gurasoak, profesionalak eta gazteak gonbidatuta daude mintzaldi interaktibo honetan parte hartzera. Denek ikasi eta bakoitzaren esperientziak partekatzen ahalko dituzte. Aniztasun-une honek elkarrizketa aberasgarria eraikitzea ahalbidetuko du, “helduak dena daki” ideia apurtuz.

Gaualdia amaitzeko, pintxo-pote atsegina izango da, trukaketak modu informalago batean jarraitzeko.

  • Noiz? Abenduaren 20an, ostiralez, 18:30etik 22:30era
  • Non? Gaztelu aretoan
  • Norentzat? Gazteentzat, haien gurasoentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat

 

Navigation de l’article