Gau Beltza urriaren 31n. Animazio eta Besten Sailak bigarrenez antolatuko du bere gaurik “beldurgarriena”.
Ba al zenekien Euskal Herrian aspaldi “Halloween” antzeko bat ere ospatzen zela?
Garai batean zenbait herritan arbiak eta kuiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen ziren bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko.
Gau beltza edo arimen gaua zeritzon.
Egitaraua
16:30 > 18:00 : SORGINEN DANTZALDIA
Mia Show Évènements-en eskutik sorginen dantzaldia Gaztelu Aretoan. Haurrei krakada eskainiko zaie urririk.
18:15 : SU IKUSKIZUNA
Firestarter taldeak « Akelarre » ikuskizuna eskainiko digu Gaztelu Aretoko zabalgunean.
19:00 : IBILALDIA
Erdiguneko karriketan zehar eginen den ibilaldiaren abiatzea Mutxiko Elkartea, Akelarre, Patxi Adurriaga, Luixa eta Txaranga Oiasso-ren konpainian. Hitzordua Gaztelu Aretoko zabalgunean denak trapu zaharrez mozorroturik!
20:30 > 23:30 : MUSIKA
Gaztelu Aretoan bi musika saio izanen dira:
- 20:30 : Groupe KL!KE
- 22:30 : DJ «TEEMO»