Egitaraua artikulu honen bukaeran ikus dezakezu – Eskuorria ikus ezazu (leiho berria) (pdf - 389,83 KB - nouvelle fenêtre)
Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea 2019ko maiatzaren 31tik ekainaren 8 bitarte eginen den ekitaldia da!
Helburuak
Urtero, Garapen Iraunkorraren Europear Astea maiatzaren 30etik ekainaren 5a bitarte egiten da. Europa osoan zehar, garapen iraunkorra eta hari lotu erronkak lantzen ditu.
Honako helburu hauek ditu:
- Garapen iraunkorra zer den azaltzea
- Jende oro haren garrantziaz ohartaraztea
- Hala banakakoak nola kolektiboki zerbait jakinaren alde mugi daitezen laguntzea
2019ko gaia: Garapen iraunkorraren helburuak
2019ko gai nagusia honako hau da: ‘’Garapen iraunkorraren helburuak’’
Elkarlanean eraiki egitaraua
Aurten ere, Hendaiako Herriko Etxeak eta IEZI Euskak Itsasbazterra elkarteak bat egin dute Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea antolatzeko eta lurraldeko eragileei gonbit egin diete mugi daitezen eta herritarrei proposa «urraspide iraunkorrari» ekiteko hainbat aukera. Egitaraua elkarrekin eraikitzeko bi bilkura publikoren bidez, hainbat ardatz eta gai nagusi zehaztu ahal izan dira.
Ditugun klima eta ingurumen erronka handien aitzinean, ekitaldi honek gutako bakoitzak eragiten duenaren gainean galdetzera gonbidatzen gaitu.
Halatan, bada, 2019ko Garapen iraunkorraren Hendaiar Aste honen egitarauan honako gai hauek ditugu: garraioak, energia eta ur kontsumoak, elikadura, hondakinak-birziklapena, bioaniztasuna, osasuna-ongizatea.
Ikuspegi berria?
Aste hau gaia beste ikuspegi batetik ikusteko aukera zaigu ere.
Eta «garapen iraunkorra» besterik gabean «zentzu ona» balitz?
Eta hitz horren sinonimoak aurreztea, gizarte lotura, osasuna eta ongizatea balira?
Jarduera anitz eta anitz motatakoak
Elkarteekin, enpresekin, auzo batzordeekin, eskolekin, saltegiekin eta norbanakoekin egin den lan fin horrek hogei bat jarduera jori eta mota anitzekoak proposatzeko aukera ematen digu (lantegiak, jokoak, mintzaldiak, ibilaldiak, zine-solasaldiak, etab.).
Zatoz garraioetarako, energia eta ur kontsumoetarako, elikadurarako, hondakin-birziklapenerako, bioaniztasunarekiko loturarako eta osasun eta ongizate aterabideetarako dauden bestelako aukerak ezagutzera.
Ekitaldi honen xedea da hendaiar bakoitzak, txiki nola heldu izan, inplikazio maila zeinahi duelarik ere, honako hauek egin ahal izan ditzan:
- Egitarauetik interesatzen zaizkion jarduerak hartzea
- Jarduera «erakargarrietara» gonbidatua izatea: ohitura berrietarako, herritar inplikazio baterako edota kontsumitze edota ekoizteko molde berri baterako abiapuntua izanen dira.
- Gure egunerokoan diren jokabide edo jarduera iraunkorretaz eta gure bizitzetan duten eragin onetaz ohartzea
Udalaren hizkuntza politikan sartzen den ekitaldia
2018an, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzua hautetsi eta sailburu ezberdinekin hasi zen lanean, euskarazko urteko programazioa gure herrian osatzeko xedearekin. Horretarako, euskarazko jarduerak txertatu behar ziren, Hendaian antolatzen diren gaikako asteetan.
Horren barnean, Garapen Iraunkorraren astea dinamika horretan sartzen den 2019ko lehen gaikako astea izanen da, publikoari euskara hutsezko bi ekitaldi eta erreferente euskaldun baten presentziarekin kontatzen duten beste jarduera batzuk eskainiz. Jarduera horiek programan identifikatuak dira Hendaia Euskaraz-en logoaren bitartez (euskara hutsezko ekitaldietarako) edo logo txikiago baten bitartez (erreferente euskaldun bat dagoen ele anitzeko jardueretarako). Logo horiek Hendaiako Elkarteen Aurkibidean euskara erabiltzen duten elkarteak identifikatzeko baliatzen diren berdinak dira.
Antolatzaileak
Hendaiako Herriko Etxea
IEZI Euskal Itsasbazterra: Elicetche Laurence
E-helbidea: – Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 20
Sostengu emaileak:
DREAL, Akitania Berriko Eskualdea, Aturri-Garona Ur Agentzia
Egitaraua
Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra
Euskal itsas hondoa ezagutu – 10:00 -17:00 | FR EU ES |
Urpean elkarteko CODEP 64ak «Euskal itsasoko aniztasun biologikoaren berrosaketa eta zaintzarako» bideak proposatu nahi dizkie herritarrei.
Animazioa: Urpean elkartea. E.helbidea: | Nun: mahaia Itsas bulebarrean, Hendaia | Denentzat, Urririk
Maiatzaren 31, ostirala
Cafe-repair Recycl’arte tailerra – 17:30 – 20:00 | FR ES |
Konponketa kafea: zatoz hautsiak dituzun puskekin eta elkarrekin konpontzen saiatuko gara. Tresnak zure esku utziko ditugu eta bertan izanen gara zu laguntzeko.
Animazioa: Recylc’Arte elkartea
E.helbidea: | Nun: elkartearen egoitzan, leku eder karrika 6, Joncaux, Hendaia | Publikoa: Denentzat, Urririk
Ekainaren 1.a, larunbata
Kosmetika naturalen ekoizpen tailerra – 10:00 – 11:00, 12:00 – 13:00, 15:00 – 16:00 | FR |
Xanpu solidoa, usaina kentzekoa eta hortzetako pasta, denentzat (bai-bai, gizonak eta haurrak ere ongi etorriak dira!). Ordu batez horiek denak sortzen ikasiko duzu. Errezetekin etxeratuko zara. Denentzat errazak dira.
Animazioa: TAKA elkartea | Nun: Asporotsttipi
Erlaitzeko Etxea, CD912, Erlaitzeko errepidea, Hendaia | Izena eman behar da (8 leku tailerka): E.helbidea: | Denentzat | Prezioa: nahi dena
Txirringa konponketa tailerra – 14:00 – 18:00 | FR ES |
Zatoz zure txirringa gurekin zaintzera edo konpontzera. Ideia norberak berea zaintzea da, besteengandik ikasiz, tresna egokiak eta aholku onak izanez.
Animazioa: Recylc’Arte elkartea – Nun: Beltzeniako skate parkea, Pellot karrika, Hendaia | Denentzat, Urririk. E.helbidea:
Ekainaren 2a, igandea
Hendaiako baratzeen ezagutza – 10:00 – 14:00 | FR |
10:00etatik: landare azoka.
12:00etatik: landa-bazkaria partekatua.
Hendaiako baratzeak Hendaiako badiaren goi aldean dira, leku ohargarri batean.
Animazioa: Hendaiako famili baratzeak – Nun: Hendaiako famili baratzeak, Laparkako bidea, Hendaia | Denentzat, Urririk.
ABBADIA EREMUA ezagutu – 14:30 – 16:30 | EU |
Animatzaile euskaldunarekin. Abbadia eremuko fauna eta flora ezagutuko dituzu ibilaldi goxo horren bidez!
Animatzailea: Jon Frahier, CPIE Euskal Itsasbazterreko elkartekoa | Nun: Asporotsttipi, CD912, Erlaitzeko errepidea, Hendaia
Derrigorrezko Izena ematea: E.helbidea: . Telefonoa: 05-59-74-16-18 | Denentzat, Urririk
Ekainaren 3a, astelehena – INFO ENERGIE-ren animazioa – 14:00 – 18:00 | FR |
Etxean aire korrienteak ala hezetasuna bezalako trabak dituzu eta ez dakizula zer egin? Zure energia eta ur fakturak apaltzea nahi zenituzke? Zatoz INFO ENERGIE aholkulariarengana eta aterabideak proposatuko dizkizu. Isolatzerako, beroketarako eta ur berorako aterabide egokienak baita horien plantan jartzeko dauden diru laguntzen berri emanen dizu. Animazioa iturri biologikoa duten gai isolatzaileei buruzko erakusketan oinarrituko da, baita “Nire etxebizitza eta Ni” jokoaren bidez ere informazioak eta trukaketak irudikatzeko.
Animazioa: Info Energie-ko aholkularia, FAIRE Soliha sarea | Nun: Denentzat Zentro Soziala | Richelieu karrika 29, Hendaia | Denentzat, Urririk
Ekainaren 4a, astartea – «MOUVEMENTS» erakusmahaia – 10:00 – 18:30 | FR EU ES |
Mugikortasun Sindikatua eta bere partaideak egun osoan Turismo bulegoaren aitzinean aurkituko dituzu. Txirringa zerbitzua, garraio kolektiborako eskaintza, bidaiariari informazioa, Hendaiako aldagune multimodala eta mugaz haraindiko mugikortasuna aurkeztuko dizkigute. Dagoeneko zerbitzu guzti horiek Txik-Txak marka pean bilduak dira. Autoari alternatiba ugari loratzen ari dira, zatoz horien berri hartzera. Txirringa elektrikoa saia zenezake 10:30etatik 12:30etara eta 17:00etatik 18:30etara.
Animazioa: Euskal Hirigune Elkargoa. Nun: Itsas bulebarra 69.aren parean (hondartza aldean) Hendaia [euria balitz, Hendaiako Turismo bulegoan] Itsas bulebarra 67 bis, Hendaia. Denentzat, Urririk
Surf-jantzia konpontzeko tailerra – 9:00 – 13:00, ordu bateko 4 saio | FR ES |
Eta bota beharrean konponduko bagenu? Water Sports Center Décathlonek neoprenozko surf-jantziak konpontzeko tailerra proposatzen dizu (zulo txikiak, mozturak, urraketak).
Animazioa: Water Sports Center, Décathlon | Nun: Water Sport Center Décathlon (Tribord), Floridaren kaia, laranjen karrika 8, Hendaia
Derrigorrezko izena ematea: Décathlon saltegiko harreran, Hendaia, 05-59-48-02-02 | Denentzat, Urririk
Elikadura arduratsua: Vrac Mobile – 17:00 – 19:00 | FR |
La Vrac Mobile jan saltegi mugikorra da. Gai biologikoak, bertakoak eta gainestalkirik gabekoak proposatzen ditu. Garapen Iraunkorraren Astea kari gure ohiko lekura, ohiko tenoreetan, dastaketa baten bidez gure eskaintza ezagutzera gomitatzen zaitugu.
Animazioa: La Vrac Mobile. E.helbidea: ; Nun: Water Sports Center Décathlon-en (Tribord) aparkalekuan, Floridaren kaia, laranjen karrika 8, Hendaia | Denentzat, Urririk
Ekainaren 5a, asteazkena
Ingurumen eta Garapen iraunkorrerako heziketaren ate irekiak Mugaz haraindiko Baliabide Zentroan – 9:00 – 12:00 eta 14:00 – 17:00 | FR EU |
Abbadia eremuko Larretxea baserri zaharrean kokatua den Mugaz Haraindiko Baliabide Zentroa ezagutzeko parada eskaintzen dizugu. Bertan, Ingurumena eta Garapen Iraunkorrerako heziketa egitasmoentzako behar dituzun euskarri eta tresnak aurkituko dituzu.
Animazioa: CPIE Euska Itsasbazterra. Nun: Larretxea, Armatonde karrika 2, Abbadia Eremua – Hendaia; Bertako irakasle, animatzaile eta biztanleentzat | Denentzat, Urririk
Instituzio partaideei zuzenduriko estreinaldi ofiziala – 11:00etatik – 12:00etara
Estreinaldi instituzionalarentzako tarte bat lurraldean garatzen dugun mugaz haraindiko lana balioztatzeko.
Baso eko-hiritarrean jolasa – 10:00 – 12:00 | FR |
Eskolaz kanpoko jardueren baitan herriko eskolaz kanpoko harreretara doazen haurrek testuak eta marrazkiak prestatu dituzte, zurezko zuhaitzetan, ingurumenari sentsibilizatzeko asmoz. Zatoz Beltzeniako parkera ludotekako jokoekin jolastera zuhaitz horien artean, Garapen Iraunkorraren astea kari zuhaitzek basoa osatuko baitute bertan.
Animazioa: Hendaiako Haur eta Gazteri animazio Zerbitzua. E.helbidea: . telefonoa : 05-59-49-30-52 |Nun: Beltzeniako parkean, badiako pasealekuan, Hendaia [Euria balitz: 6 eta 13 urte arteko haurrentzat aktibitateak 14:30etan izan beharrean 17:30etan liratezke geltokiko eskolan] – Denentzat, Urririk
Ongizaterako ibilaldia Abbadia eremuan – 14:00 – 16:00 | FR |
Eta Naturan murgilduko bazina? Lasaitasuna, entzumena, meditazioa, zentzumenen iratzartzea… natura ingurumenak eskaintzen dituen ongizaterako iturri ugariez jabetu ibilaldi ludiko eta sentsorial baten bidez.
Animazioa: Nicole Etchegoyhen, CPIE Euskal Itsasbazterra – Izena eman behar da: E.helbidea: (15 leku gehienez) | Topalekua izena ematerakoan zehaztua | Denentzat, Urririk
Zine-topaketa gaualdi handia – 18:00-22:30
Gaualdiaren 1. partea: «Hendaiakoop pintxo zine» | FR EU |
18:00 – Garapen iraunkorra gaia duten dokumentalen emanaldi sorpresa
19:00 – bertako ekoizpenen dastaketa, pintxo poteo
20:30 Zine-eztabaida gaualdia Cyril Dionek eta Laure Noualhatek eginiko «Après Demain» (“etzi”) filma dokumentalaren emanaldiarekin. | FR EU |
«Demain» (“Bihar”) arrakasta itzeleko dokumentala eta bi urte ondoren Cyril Dion lan hark ernaturiko egitasmoekin itzultzen zaigu. Ekologia arloan inkestagile famatua eta mikro-egitasmoek klima aldaketari begira duten eraginaz oso sinesgabea den Laure Noualhar bere laguna ekartzen digu berekin. Gaualdian zehar mahaiak atxikiko dituzten bertako alternatiben berri hartzera jin: Euskal moneta, Enargia/I-ener, Hendaiakoop, Recylc’Arte.
Animazioa: Les Variétés zinegela eta CPIE Euskal Itsasbazterra. Nun: Les variétés zinegela, Antzokiaren karrika 10, Hendaia
Ekainaren 6a, osteguna
ZUZENEAN ZURE ESKU emankizuna zuzenean «ARTEA ETA NATURA nola uztartu» gaiari buruz? – 19:00 – 20:00 | EU |
Topaketa-eztabaida emankizuna gaiari lotua den jendearekin: Naturari buruzko arte ekintzak proposatu behar ote dira? Zergatik artistek beren obrak larre batean edota baso batean kokatzea onartzen dute? Gure paseoa aberasten ote du? Laboraria laguntzen ote dugu horrelako “sartze bidegabeekin”? Ez ote gara Artea manipulatzen ari? Euskal Herriko zenbait esperientziei buruzko erreportaiek lagundurik, eztabaida horrek ohikoa bilakatzen ari den joera honi buruzko dudak usatuko dizkizu.
Animatzailea: Kanaldude Herri telebista eta CPIE Euskal Itsasbazterreko Aintzane Lasarte | Nun: Asporotsttipi, Euskal erlaitzeko Etxea, CD912 Erlaitzeko errepidea, Hendaia. Denentzat, Urririk
Ekainaren 7a, ostirala
Hitzaldia: Klima aldaketa, lekuan leku eragiten duten ondorio orkorrak – 18:00 – 19:30 | FR |
Ingeniari geologoa eta CPIE Euskal Itsasbazterreko geologia batzordekidea den Guy Aubertinen eskutik. Hitzaldi interaktibo horren bidez klima aldaketak gurean dituen eraginak ezagutu, ulertu eta horietaz eztabaidatzera gomit zara. Zertan gara garapen iraunkorrarekin? Diskurtxoak, erantzukizunak eta itxaropenak.
Animazioa: Guy Aubertin CPIE Euskal Itsasbazterreko kidea – Nun: Asporotsttipi, Euskal erlaitzeko Etxea, CD912 Erlaitzeko errepidea, Hendaia | Denentzat, Urririk
Ekainaren 8a, larunbata
WATER FAMILY DAYS – 9:00 – 17:00 | FR |
Ozeanoen Mundu eguna – uraren aurrezpenari buruzko sentsibilizazio eguna. Urari buruz dakizunaz sakontzera eta “ur ikusezina” deitzen dena ezagutzera gomitatzen zaitugu, era ludikoan, Water Familyarekin.
Animazioak: Water Family Malutati Uhainara-ko animatzaileak. E.helbidea: . Nun: Hondartza Handiko Sokorri egoitzan, Hendaia | Denentzat, Urririk
Hitzaldia: Itsas hondoaren konkista zaila Ozeanoen Mundu Eguna – 10:30 – 12:00 | FR |
Thierry Juteauk explorazioaren eta Lur azalaren izaera ulertzeko saihestezinak izan diren aurkikuntzen historia aurkeztuko digu, bera horretan partaide izan delarik.
Animazioa: Thierry Juteau, CPIE Euskal Itsasbazterreko geologia batzordekidea | Nun: Asporotsttipi, Euskal erlaitzeko Etxea, CD912 Erlaitzeko errepidea, Hendaia. Denentzat, Urririk