Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea abian ematea

Irailaren 23 ostiraletik urriaren lehena larunbat bitartean, Hendaiako Herriak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak berriz ere mugiarazi nahi dituzte elkarteak, enpresak, kirol klubak, udal zerbitzuak, eskolak… zortzi egunez elkarrekin eraikitzeko Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astearen 2022ko aldi berri hau.

Lantegiak, erakusketak, zine-eztabaida arratsak, itsas ibilaldiak edo baita une ludikoak ere… hamazortzi hitzordu haur nola helduentzat; besteak beste, irailaren 28ko klima aldaketaren eraginei buruzko mintzaldia, zeina Euskal Hirigune Elkargoak urriaren 8tik goiti proposatu KLIMA astearen aitzineko urrats hendaiarra izanen baita.

Baina egitarau honetan proposatzen zaizuenaz gain, dela senideen artean, edo zuen zerbitzuan edota zuen enpresan, zuen eskolan, zuen elkartean, Garapen Iraunkorraren Aste honen karietara mugi zaitezten proposatzen dizuegu, gogoeta egin eta etorkizun iraunkorrerantz elkarrekin aitzin egiteko aukera ematen diguten ekimenak plantan eman ditzagun.

Eragiketa honek ekitaldi baten ekoasmakuntzarako gutuna sinatzeko aukera eman die partzuer diren hiru elkartei (IEZI-CPIE, GEUZ, YCH); gutun horrek beraien jardunetan ekologia arrastoa murriztera behartzen ditu.

Ekintza guztiek kontatzen baitute, guztiok izan gaitezke eragile gure gizarteak iraunkorki aldatzeko. Eguneroko keinutxoak ere garrantzizkoak dira.

MOMENTU NAGUSIAK

Ez ahantz izena ematea leku ezberdinetan, animazioetan parte hartzeko.

Xehetasunak:  Ikusi webgune honetan : : CPIE littoral basque

Erakunde horiekin elkarlanean:

  • Partaideak: IEZI Euskal Itsasbazterra, Euskal Hirigune Elkargoa, Eskualdeko Osasun Agentzia, Bil ta Garbi, Itsasbazterreko Kontserbatorioa, elkarteak : Recycl’Arte, Permaculture Maïa, Yacht club Hendaye, Hendaiakoop, les petits Popotins, Taka, Baleak elkartea, GEM phoenix, Pik’Ofil, Arriskua
  • Babesleak: Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren Ministerioa, Akitania Berria Eskualdea, Aturri-Garona Uraren Agentzia

 

Navigation de l’article