Ekintza Publikoaren eta Kontu Publikoen Ministerioak eta Ekonomia eta Finantzen ministroaren ondoko Estatu Idazkaritzak sinatu dute, egun, irailaren 25ean, Biarritzeko G7 gailurraren antolakuntzaren ondorioz galera handiak jasan dituzten merkataritza, eskulangintza eta zerbitzu enpresentzako laguntza bereziari buruzko ministerioaren zirkularra.
Zirkular horrek zehazten ditu ekitaldi horren ondorioz kaltetuak izan diren merkatariei kalte ordaina emateko baldintzak. Kalte ordainak hiri guztiak hartzen ditu kontuan eta bereziki Hendaia, bertako saltegiek gibelondo txarrak edota gorabeherak ukan baitituzte. Horretarako, 1.2 milioi euroko kopurua ezarri da.
Ukituak izan diren enpresek urriaren 5a arte dute beren dosierra Baionako suprefekturan aurkezteko.
Gehiago jakiteko, Hendaiako Turismo eta Merkataritzaren webgunea duzu