Frantziako Itzulia uztailaren 3an pasako da Hendaian eta aparkatze eta zirkulazio arazoak sortuko ditu.
IBILBIDEA
Ibilbidea ikus ezazu (gorriz mapan):
- Irun: Iparralde etorbidearen bidegurutzea – Santiago zubia
- Hendaiarako sargia: De Gaulle hiribidea
- Leclerc jeneralaren hiribidea
- Txingudi badiaren hiribidearen bidegurutzea
- Txingudi badiaren hiribidearen bidegurutzea – Zitroinondo karrika
- Zitroinondo karrika – Irun karrika
- Itsas hiribidea
- Erlaitzaren errepidea
- Lizardi hiribidea
- Enperadore hiribidea
- Walt Disney karrika
- Orio karrika
- Hendaiatik jalgitzea
- Hormategiko errepiderantz
PASATZE ORDUTEGIA
TOURRAREN KARABANA: 14:27
Publizitate karabana 14:27etan pasako da, txirrindularien tropela baino lehen, bide ertzean kokatuko diren tour zaleen atseginerako.
LASTERKETA: 16:10
Lehen txirrindulariak 16:10ak aldera dira iristekoak gure hiriaren ibilbiderako sargiara.
ZIRKULAZIO ETA APARKATZE INFORMAZIOAK
Aparkatzea debekatua izanen da ibilbide osoan zehar, uztailaren 1 larunbataren goizeko 8:00etatik uztailaren 3 astelehenaren 18:00ak arte.
Baina itsas hiribidean aparkatzea, aldiz, uztailaren 2 igandearen 20:00 orenetatik uztailaren 3 astelehenaren 18:00ak arte izanen da debekatua.
Zirkulazioa 12:30etatik goiti debekatuko da eta lasterketa pasa ondoren hasiko da berriz.
Lasterketaren ibilbidearen perpendikular diren karrikak arras nahasirik izanen dira (laranjaz mapan)
Zirkulazioa hestearekin, zenbait alde (urdinez mapan) blokatuak izanen dira.
Armatondo karrikaren zirkulazioa bi norabideetan ezarriko da, salbuespen gisa, uztailaren 3an.
KASU: zirkulazioa hetsi ondoren ezinen da etxeetatik atera edota haietara sartu hala ibilbidearen aldean nola beste leku zenbaitetan. Aitzinetik presta zaitez.
INFORMAZIO BALIAGARRIAK
UDAL ZERBITZUAK
Herriaren zerbitzu publikoak zabalik dira.
GARRAIOAK
Autobus sare osoaren zirkulazioa 12:00etan geldituko da, salbu Biriatu/Hendaia linea, beti bezala arituko baita (37 linea).
Eskola garraioak ez dira egun horretan ibiliko.
LEHEN MAILAKO ESKOLAK
Bide zati zenbaiten hestearen eta heltzeko zailtasunen ondorioz (eskola garraiorik ez da izanen eta garraio publikoen zerbitzua etenik izanen da eguerdi eta 18:00 orenen artean), ez da ikaslerik hartuko herriko ikastetxeetan.