Hendaiako Aizpurdi Lanbide Lizeoa, bereziki haren «helduen formakuntza» sektorea (GRETA), iaztik ari da aldizkako formakuntza proposatzen (lanbide titulua) eta aurten 2021eko irailetik 2022ko otsail bitartean eginen da:
«FAMILIENTZAKO BIZITZA LAGUNTZAILEA”
Formakuntza labur horrek (aldizka ikasgelan eta enpresan) gero pertsonentzako laguntzaren alorreko hainbat azpialorretarantz jarraitzeko aukera ematen du, haien artean DE.AES delakora (Heziketa eta Gizarte Laguntzaileren Estatu Diploma), hori ere Aizpurdi lanbide lizeoan ikas daitekeelarik.
Formakuntza horrek pertsona zerbitzuen sektorerako oinarrizko ezagutza eta gaitasun teknikoak eskuratzeko aukera ematen du eta pertsona «ahulduak» deitzen direnen (adinekoak, eriak edo ezintasun bereziren bat dutenak, haur txikiak dituzten senitarteak…) egunerokoa errazteko xedea du: gorputz garbiketan laguntzea, elikaduran, lekualdaketetan, haien haur txikietaz arduratzea, haien bizi ingurunea txukuntzea.
LANBIDEA
Adimena, pazientzia eta onginahia: horiek dira familientzako bizitza laguntzailearen funtsezko gaitasunak. Etxeetan aritzen da, maiz adinekoenean, baina baita haur txikiekin, ezintasun bereziren bat dutenekin… Pertsonari etxeko zeregin guztietan ematen dio laguntza: etxearen edo arroparen garbiketan, apairuen prestaketan, lekualdaketetan, ateraldietan, erosketetan…
Hendaian, egitura zenbaitek kontratatzen dituzte familientzako bizitza laguntzaileak, hala herriaren egiturek nola zuzenbide pribatukoek edo elkarteenek. Kontratuak ez dira falta…
Lanbide horren beste izenak: bizitza laguntzailea, etxe laguntzailea, gobernanta (partikular batenean), etxeetako arizalea, adinekoen laguntzailea…
Informazio gehiagorako, Aizpurdi lizeoarekin jar zaitez harremanetan: 0559207210 (e-helbidea: ) edo GRETArekin:
Laurence GUERY, pedagogia koordinatzailea: 05 59 52 25 25
Fabienne LEMBEZAT, formakuntza jarraituaren arduraduna: 05 59 52 25 25