Azaroak 18an, larunbata
10:00-18:00 Topaketa jostagarriak
Jokoaren inguruko tailerrak.
Trait d’Union elkartearen parte hartzearekin eta elkarte bereko gurasoek animaturik.
Irandatz eta Dongoxenia haurtzaindegietan: musika tresnak eraikitzeko tailerra, haurtzaindegiko profesionalek animaturik, eta beste tailer anitz!!
Ameslari ttipi eta handientzako joko eta jostailuen azoka.
Jokoaren inguruko zenbait gune proposatuak izanen zaizkie familiei.
Lekua: Gaztelu Aretoa
Egitarau osoa: www.hendaye-culture.fr
10:00-11:30: Kalaka-kafe: bakarrik diren gurasoen egiazko bizitza
Zure haurra(k) bakarrik hezten d(it)uzu, edo maiz bakarrik gelditzen zira zure haurrarekin zure bikotearen lanagatik,
Zatoz bakarrik diren beste gurasoekin elkartzera zuen egunerokotasunari buruz trukatzeko.
Lekua: Haurtzaroaren etxea
Izena emateko: 06 29 19 00 96
Haurra zaintzeko aukera izena emanez
21:00: Zinema gaualdia familian
Toni en famille
Sinopsia: Antoniak, Toni izengoitiz, bost haur hezten ditu bakarrik. Denbora osoko lana. Gauaz kantuz aritzen da, ostatuetan, familiari jatera eman behar baitzaio. Tonik badu talentu. Arrakasta handia bildu zuen single bat grabatu zuen. Baina hori, duela 20 urte gertatu zen. Orain, bere bi haur gehienak unibertsitatean sartuko dira laster. Orduan Tonik galdegiten dio bere buruari: zer eginen du haur guziak etxetik joanak izanen direlarik? 43 urterekin, oraindik garaia ote da bere bizitza berreskuratzeko?
Sartzea 3€, familientzat
Lekua: Les Variétés zinema gela
Azaroak 19an, igandea
10:00-18:00 Topaketa jostagarriak
Jokoaren inguruko tailerrak
Lekua: Gaztelu Aretoa
Egitarau osoa: www.hendaye-culture.fr
15:00-16:00: Luma bezain arin
Yoga jostagarria eta lasaitzeko ariketak guraso/haurrentzat, binaka.
Adina: 6 urtetik goiti
Lekua: Mediateka
16:00-17:00: Luma bezain arin
Yoga jostagarria eta lasaitzeko ariketak guraso/haurrentzat, binaka.
Adina: 3/5 urte
Lekua: Mediateka
Izena emateko: 06 29 19 00 96
Azaroak 20an, astelehena
12:00-14:00 Guraso-haur tailerrak
Eskolako haurren gurasoak BERTAKOAK (apairu hornitzaile berria) proposatutako bazkaria partekatzera gomitatuak dira. Bazkaritik landa, joko handi bat eta mahai jokoak, haurren eskubideen gaiaren inguruan.
Lekua: Geltokiko lehen mailako eskolaldi inguruko harrera
Izena eman behar eskolako jantegiaren arduradunaren aldean, harrera horren familientzat soilik.
15:00-18:00: Le Trait d’Union Guraso-Haurren Harrera Lekua (GHHL-LAEP)
Adina: 0/6 urte
Jostatzeko eta gizarteratzeko gunea, gurasoentzat eta 0/6 urteko haurrentzat.
Lekua: haurtzaroaren etxea
Urririk eta denei irekia, urte osoan zehar
Azaroak 21an, asteartea
9:30-11:30 Le Cocon de Siméon Guraso-Haurren Harrera Lekua
Publikoa: Gurasoak – 0/6 urteko haurrak
Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
12:00-14:00 Guraso-haur tailerrak
Familiei zuzendutako animazioak bazkalondoko animazio denboran (mahai jokoak, sorkuntza tailerrak…).
Lekua: Hiri-barneko lehen mailako eskolaldi inguruko harrera
Izena eman behar eskolako jantegiaren arduradunaren aldean, harrera horren familientzat soilik.
Azaroak 22an, asteazkena
10:30 Ipuinak, Les histoires de Julie elkartearen eskutik
Denentzat Gizarte Zentroaren eta Haizeren bidean elkartearen arteko partaidetza.
Ipuin interaktibo egokituak, ondotik krakada.
Publikoa: Ahalmen urritasun bat duten haurrak edo urritasunik gabekoak
Adina: 2 urte
Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
Izena emateko: 06 74 23 76 34 edo 06 85 76 94 46 -lekuak mugatuak-
15:00-16:00: Nire lehen zinema-ipuin saioa
“Les Tourouges et les Toubleus” filma (Gorri-gorriak eta Urdin-urdinak), ondotik “Tchoumbadaboum!!!” ipuina, Sophie Hubert anderearen eskutik
Adina: 2/5 urtekoak
Sinopsia: Biziki koloretsuak diren 4 film labur, desberdintasunak gainditzeko! Urrun den planeta batean bizi dira Edouard eta Jeannette, Toubleu (Urdin-urdin) bat eta Tourouge (Gorri-gorri) bat. Goiz eder batez, bi horiek bata besteaz maitemintzen dira. Zoritxarrez…
Lekua: Les Variétés zinema gela
16:00-17:30 Jokoari buruzko tailerrak herriko aisialdi zentroetan
Publikoa: Gurasoak – Aisialdi zentroetan dabiltzan haurrak
Lekuak: Haurtzaroaren etxea, Lizardi Txiki, Ttiki Handi
20:00-22:00 Solas gaualdia “Gazteen buru osasuna: aipa dezagun”
Denentzat Gizarte Zentroarekin eta GEUZarekin elkarlanean antolatua.
Zein dira keinu kezkagarriak? Gazteek dituzten erronkak eta zailtasunak? Gaztearen buru osasunari eragin diezaioketen faktoreak?
AdoEnia Nerabeen Etxeko Cédric Sampere jaunak animatuko du gaualdia.
Lekua: Mediateka
Izena emateko: 06 29 19 00 96 edo 06 74 23 76 34
Azaroak 23an, osteguna
9:30-11:30 Le Cocon de Siméon Guraso-Haurren Harrera Lekua
Publikoa: Gurasoak – 0/6 urteko haurrak
Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
12:00-14:00 Guraso-haur tailerrak
Familiei zuzendutako animazioak bazkalondoko animazio denboran (mahai jokoak, sorkuntza tailerrak…).
Lekua: Hondartzako lehen mailako eskolaldi inguruko harrera
Izena eman behar eskolako jantegiaren arduradunaren aldean, harrera horren familientzat soilik.
16:00: Ibilaldi musikala
Soilik haurtzaindegiko familientzat, Irandatz haurtzaindegiko profesionalek eta Francas etxeko animatzaileak animaturik.
Lekua: Irandatz haurtzaindegia
18:30-20:00 Euskara ezagutzeko saioa gurasoentzat
Hendaia Herriko Etxeko Euskara zerbitzuaren ekimenez, Plazara elkarteak deskubritze saio ludiko bat proposatzen dizue, oinarrizko lehen urratsak egiteko eta, alde egiterakoan, tresna baliagarriak eraman eta zure egunerokoan euskara zerbait sartzeko.
Lekua: Borderline Fabrika
Izena eman behar da azaroaren 23an berantenik, eguerdi baino lehen: 06 29 19 00 96
Azaroak 24an, ostirala
9:00-12:00 Le Trait d’Union GHHL-LAEP
Jostatzeko eta gizarteratzeko gunea, gurasoentzat eta 0/6 urteko haurrentzat.
Lekua: Haurtzaroaren etxea
Urririk eta denei irekia, urte osoan zehar.
12:00-14:00 Guraso-haur tailerrak
Familiei zuzendutako animazioak bazkalondoko animazio denboran (mahai jokoak, sorkuntza tailerrak…).
Lekua: Lizardi eta Intzurako lehen mailako eskolaldi inguruko harrerak
Izena eman behar eskolako jantegiaren arduradunaren aldean, harrera horren familientzat soilik.
17:30-22:00 Joko gaualdia familian
- 17:30-18:30 2/5 urteko haurrak dituzten familientzat
- 18:30-19:30 “Pausa gozoa” gaualdian parte hartzen duten familia guzientzat
- 19:30-22:00 Nerabeak eta 6 urtez goitiko haurrak dituzten familientzat
Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
Izena eman behar da baitezpada: 06 74 23 76 34
Azaroak 25an, larunbata
10:00-12:00 Nire bizitza bizi ezazu: Antzerki jostagarri tailerra
Familiaren Astea kari boluntarioa den Marie Dupuis andereak animatutako antzerki tailerra.
Aurkezpen motza: Haurrek eta gurasoek bata bestearen tokia hartzen ahalko dute goiz baten denboran, giro jostagarrian. Segur izan sorpresak eta irriak izanen direla!
Publikoa: 8 urtez goitiko haurrak – Nerabegaiak – Nerabeak – Helduak / Familian edo bakarrik
Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
Izena emateko: 06 29 19 00 96
14:30-15:30 eta 15:30-16:30 Lehen sokorrietako iniziazioa
Gurutze Gorria erakundeko Hendaiako ordezkaritzako formatzaileek animatutako tailerrak.
Publikoa: Gurasoak – 5 urtez goitiko haurrak
Lekua: Gurutze Gorria
Izena emateko: 06 29 19 00 96
18:00 Haur-guraso pijama gaualdia
Irakurketak 3 urtetik goiti
Lekua: Mediateka
Urririk, izena eman behar: 05 59 48 00 77 edo
19:00 “Elémentaire” ikusgarria, Théâtre de la Tempête konpainiako Sébastien Bavard jaunak idatzirik eta antzezturik
Publikoa: Gurasoak – 8 urtez goitiko haurrak
Sinopsia: Sébastien-ek bere historia kontatzen du: nahiz eta antzerkilari izan, 27 ikaslez osatutako ikastalde baten ardura hartu berri du. Zerekin hasi? Nondik lotu, lehen klaseko lehen egunean? Artetik errateko, zer da larderia? “Elémentaire” ikusgarriak bi munduren arteko iragatea kontatzen du: eszena eta ikasgela.
Lekua: Mendi Zolan kulturgunea
Erreserbak Mendi Zolan kulturgunean edo Interneten bidez (www.hendaye-culture.fr): 12€ / 6€ / 4€
21:00-22:00: Umore-gaualdia: inprobisazio antzerkia gurasotasunaren inguruan
Gurasotasuna gai oso zabala da. Hobe horretaz irri egitea, negar egitea baino! Hara zergatik gaia umorez eta arintasunez aipatzeko erabakia hartu dugun. Antzezleek sarerik gabe jokatuko dituzte zentzugabeko egoerak non guraso asko identifikatzen ahalko diren, haien historietan oinarrituak izanen direlako…
Publikoa: Gurasoak – 8 urtez goitiko haurrak
Lekua: Gaztelu Aretoa
Urririk eta izena eman gabe
ANIMAZIOEN LEKUAK
Les Halles de Gaztelu :1 rue du Jaizkibel
Gaztelu Aretoa, Jaizkibel karrika,1
Maison de la Petite Enfance : 4 rue d’Irandatz
Haurtzaroaren Etxea: Irandatz karrika, 4
Crèche Irandatz : 4 rue d’Irandatz
Irandatz haurtzaindegia: Irandatz karrika, 4
Cinéma « Les Variétés » : 2 rue du théâtre
« Variétés » zinema: Antzokiko karrika, 2
Médiathèque : 4, rue du Jaizquibel
Mediateka : Jaizkibel karrika,4
Croix Rouge Hendaye : 7 rue Lekueder
Gurtze Gorrian : Lekueder karrika,7
Borderline Fabrika : 64 boulevard du Général De Gaulle
Borderline Fabrika : Gal de Gaulle etorbidea,64
Animazio horiek honako hauek diruztatzen dituzte: Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, Réseau Appui Parent 64 (64 Gurasoen Laguntzarako Sarea) delakoak, Familia Laguntza Kutxak