Familiaren astea

Bere Lehen Haurtzaroaren aldeko politikaren baitan, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, familiei eskainitako aste berezi bat proposatzen du azaroaren 12tik 19ra, partaide anitzekin* elkarlanean.

AZAROAK 13 IGANDEA

 10:00/18:00  Josta topaketak

Lekua: Gaztelu Aretoa

  • Joko eta jostailuen azoka ameslari txiki nola handientzat…
  • Jostatzearen inguruko hainbat gune eta tailer proposatuko zaizkie familiei.

AZAROAK 14 ASTELEHENA

12:00/14:00 Guraso/haur tailerrak

Lekua: Geltokiko lehen mailako eskolako jantokia

  • Tailer ludikoak eguerdiko atsedenaldian
  • Izena emateko, eskola jantokiaren zuzendariarengana jo; tailer horiek harrera horren familientzat dira soilik

AZAROAK 15 ASTEARTEA

9:30/11:00 Ene produktuak egiten ditut!

Lekua: Haurtzaroaren Etxea ( 1. solairua)

  • Produktu naturalak egiteko tailerrak
  • Haur txikien «Cobalt» etxeak eta Irandatz haurtzaindegiak proposatu tailerrak; animatzailea: Laurence Otamendi, Euskal Kostaldeko Ospitaleko emagina
    Adina: 2/4 urte
    Izena emateko: 06 84 96 65 10

12:00/14:00 Guraso-haur tailerrak

Lekua: Geltokiko lehen mailako eskolako jantokia

  • Tailer ludikoak eguerdiko atsedenaldian
  • Izena emateko, eskola jantokiaren zuzendariarengana jo; tailer horiek harrera horren familientzat dira soilik 

AZAROAK 16 ASTEAZKENA

 09:30/12:00 Guraso-haurrentzako pista jokoa Abadia eremuan

  • Egiazko esploratzaile baten larruan koka zaitez eta pista jokoaren erronkak altxa itzazu.
    Asmakariak, labirintoa, deskodetzeak, ohi ez bezalako informazioak…
    Abadia gaztelu-behatokia ezagutzeko, ahantzezinezko abentura!
    Adina: 6/13 urte
    Izena emateko: 06 29 19 00 96

14:30/16:30 Aisialdi zentroen guraso-haurrentzako animazioak

Lekua: Lizardi Txiki aisialdi zentroen, Txiki Handi aisialdi zentroa, Haurtzaroaren Etxeko aisialdi zentroa.

  • Izena emateko: aisialdi harreren zuzendariekin
    06 29 19 00 00 (Haurtzaroaren Etxea)
    05 59 48 30 21 (Lizardi Txiki)
    05 59 20 73 58 (Txiki handi)

15:30 Nire lehen saioa: «Amorru handia eta fantasiak»

  • Belarritxoetara egokitu 4 film labur
  • Saioaren ondoren, askaria eskainiko du zinemak
  • Lekua: «Variétés» udal zinemagela
    Guraso-haurra 2/5 urte
    Izena eman gabe

20:00 Eztabaida arratsa – Ene nerabearekin sexuaz mintza, bai baina nola?

  • Denentzat Gizarte Zentroarekin eta GEUZarekin elkarlanean antolatua.
  • Nola ekin gaiari gure nerabearekin? Zeintzuk dira kode berriak? Gure gazteen sexualitatea digitalaren garaian. Gazteekin aipatzeko delikatu den gaia, baina zeinean helduak baduen bere zeregina.
    Lekua: Udal mediateka
    Izena emateko: 06 29 19 00 96 edo 06 74 23 76 34

https://carole-dulon-psychologue.fr/

 AZAROAK 17 OSTEGUNA

9:30/11:00 Ene produktuak egiten ditut!

Lekua: Dongoxenia haurtzaindegia (1. solairua)

  • Produktu naturalak egiteko tailerrak
  • Haur txikien «Cobalt» etxeak eta Irandatz haurtzaindegiak proposatu tailerrak; animatzailea: Laurence Otamendi, Euskal Kostaldeko Ospitaleko emagina
    Adina: guraso-haurrak 2/4 urte
    Izena emateko: 06 84 96 65 10

12:00/14:00 Guraso-haur tailerrak

Lekua: Intzurako eta Hiri-barneko lehen mailako eskoletako jantokiak

  • Tailer ludikoak eguerdiko atsedenaldian
  • Izena emateko, eskola jantokiaren zuzendariengana jo; tailer horiek harrera horren familientzat dira soilik

18:00/20:00 Euskara iniziazioa gurasoentzat

Hendaiako Herriko Etxearen Euskara Zerbitzuak abian emanik, Erabil elkarteak iniziazio ludiko bat proposatzen dizue, oinarrizko lehen urratsak egiteko eta, alde egiterakoan, tresna baliagarriak eraman eta zure egunerokoan euskara zerbait sartzeko

AZAROAK 18 OSTIRALA

9:00/11:00 Jostailurik gabe josta

  • «Le Trait d’Union» Guraso eta Haurren Laguntzeko Lekuak eta Irandatz haurtzaindegiaren lantaldeak proposatu tailerrak.
  • Jostailurik gabe jostatzea, eguneroko gauzekin, birziklatuekin, gauza naturalekin.
    Izena emateko: lekuan bertan, harrera horietako familientzat soilik

12:00/14:00 Guraso-haur tailerrak

Lekua: Lizardiko lehen mailako eskolako jantokia

  • Tailer ludikoak eguerdiko atsedenaldian
    Izena emateko, eskola jantokiaren zuzendariarengana jo; tailer horiek harrera horren familientzat dira soilik

20:30: Euskarazko antzerki obra «Hondamendia» Axut konpainia

Lekua: Mendi Zolan kulturgunea

AZAROAK 19 LARUNBATA

09:30/11:00 eta 11:00/12:30 Guraso naizelarik, nola eta zergatik hartuko dut enetzat denbora tartea?

Jadanik aski frogaturik da garrantzitsua dela nork bere burua zaintzea, beretzat denbora tartea hartzea. Buruko karga sortu ohi da maiz egunerokoan egin eta pentsatu beharreko gauza guztien zamapean. Bere tailerrean, Magalie Bardet arituko zaizue hala tresnak nola horien entseatzeko ariketak proposatzen.

  • Lekua: Haurtzaroaren Etxea
    Izena emateko: 06 29 19 00 96

14:30/15:30 eta 15:30/16:30 Salbatzen duten lehen keinuak ezagutzea

Frantziako Gurutze Gorriaren Hendaiako ordezkaritzako formatzaileek animaturik

  • Adina: guraso-haurra, 5 urtetik goiti
  • Lekua: Gurutze Gorria
    Izena emateko: 06 29 19 00 96

18:00 Pijama arratsa

Pijama jantz ezazu, mediatekara gonbidatua baitzara zure kuttunarekin, istorio miragarriak entzutera!

  • Adina: guraso/haurra, 3 urtetik goiti
    Izena emateko: 05 59 48 00 77

Kasu! Gurasoak beren haurrarekin geratu behar dira mediatekan

 Animazioen lekuak

Gaztelu Aretoa, Jaizkibel karrika,1
Haurtzaroaren Etxea: Irandatz karrika, 4
« Variétés » zinema: Antzokiko karrika, 2
Dongoxeniako balio anitzeko gela, Dongoxenea karrika, 7 (1. solairuan)
Mediateka : Jaizkibel karrika,4
Abadia gaztelu-behatokia, Erlaitzaren bidea
Igerilekua: Santiago karrika

* Réseau Parentalité 64 (Guraso sarea), Pirinio Atlantikoetako Familia Laguntza Kutxa, Denentzat Gizarte Zentroa, Euskal Kostaldeko Ospitalea, Cobalt Lehen Haurtzaroaren Etxea, Saphir familia-haurtzaindegia, Caminante gizarte eta mediku-sozial arloko elkartea, Frantziako Gurutze Gorriaren Hendaiako ordezkaritza.

Navigation de l’article