Kotte Ecenarro auzapezaren prentsa agiria 2025eko urtarrilaren 27an
Hendaian, 2024. urte hondarrean eta 2025. urte hastapenean gertatu diren hausteen eta hauste saioen kopurua etengabe handitzen joan dela ikusirik, «Ene karrika argiztatzen dut» baliabidea gelditzea erabaki dut.
Energia trantsiziorako baliabide horren eta oieskerien areagotzearen arteko harremanik ezin froga badaiteke ere, ulertzen dut hendaiarrek pentsa dezaketela gauean argiztapen publikoaren gutxitzeak segurtasun eza dakarrela. Ukiturik diren udal zerbitzuekin eta ene auzapezordeekin mintzatu ondoren hartu dut erabaki hau eta berehala hasten da indarrean.
Beste aldetik, barne ministroarengana jo dut berriz ere arau urratze olde honi muga jartzen saiatzeko polizia gehiago eskatzeko.
Izan ere, gure udaltzainek eta nazio poliziek egiten duten lan handiagatik ere, Estatuak ematen dituen bitartekoen eskasak ez die zerbitzu publikoko beren zereginak behar bezala egiteko aukera ematen.
Ekologia trantsizioaren alde aritzeko asmo betean jarraitzen dut eta, heldu diren hilotan, egoera nola bilakatzen den ikusi ondoren, argiztapen publikoaren gutxitzeko baliabide hori egokituko dugu, halako beharrik balitz.