Zigarrokinak direla eta herrian garbitasuna izateko dihardu Herriak.
2021ean ohieskerien aurka ohartarazteko «Karrika zure etxea bezala da, zain ezazu» kanpainaren ondoren eta 2022an tabako gabeko hondartza ezartzea erabaki genuelarik, orain gogora ekarri nahi dugu leku publikoak ororenak ditugula, bai eta oiheskeria horiek gure ingurumenean duten eraginaz ohartarazi nahi ditugu erretzaileak.
Zigarrokin batek uste baino gehiago kutsatzen du
Ikus-kutsaduraz gain, karrikan, karrika arroilan edota naturan bota zigarrokinak ingurumenean eragiten du:
· Zigarrokinak ura kutsatzen duten materia plastikoak ditu.
· Zigarrokinak hainbat urte eman ditzake funditu aitzin.
· Gaizki bota zigarrokina abereek jan dezakete
Zigarrokina leku egokian botatzea da egin behar dena
Hona hemen zigarrokina botatzeko bide eta leku egokiak:
Zikinontziak eta karrikako edo sakelako hautsontziak; ez da aitzakiarik zigarrokina behar den lekuan ez botatzeko! «Zigarrokin» arazoa konpontzeko bide errazena hautsontzi eramangarria eramatea da edo zigarrokina ongi itzali eta zikinontzira botatzeko denbora hartzea.
Sakelako hautsontziak jaso ditzakezu urririk herriko etxean, turismo bulegoan, gazteria eta numerikoaren sailean, Gaztelu Aretoan, Mendi Zolan kulturgunean eta Asporotsttipi, Euskal Erlaitzaren Etxean.
Zigarrokina karrikan botatzeak 68 euroko isuna ekar diezazuke. Ez errazkeriatan eror. Karrikan ezer ez bota.