Ekitaldiak kargatzen

Surf txapelketa ororentzat!

  • ekitaldia hau amaitu da.

2019/06/18

Ikasleen arteko elkarlaguntza eta elkartasuna izanen dira Surfa Ororentzat ekitaldi honen ezaugarriak 2019ko ekainaren 18an! 

Eskolekin

90etik gora ikaslek ULIS baliabidepekoek (Eskolatzerako Tokiko Unitatea) edo ikastetxe berezitakoek ezagutu ahalko dute lerra kirol honen atsegina kirol partekatuan engaiaturik diren kolegio ikasleekin, lizeo ikasleekin eta soinketa irakasleekin batera.

Lehiaketa hori Euskal Herriko UNSS erakundeak (Eskola kirolaren Nazio mailako Batasuna) antolatzen du.

Helburuak, besteak, beste, honako hauek dira: norberaren estimua sendotzea, estresa kudeatzen ikastea, ur ingurunera hurbiltzea, surf jarduera hobetzea eta UNSS lehiaketetan kirol partekatuaren barnean parte hartzea!

Euria balitz, txapelketa ekainaren 20ra gibelatuo litzateke.

Lehiaketa

Hendaiako Hondarraitz hondartzan, 6 surflariz osatu taldeak tag-team moldean lehiatuko dira(4 taldeko serieak, zeinetan 40 minutuz lehiatzen dira taldeak, talde bakoitzeko 6 surflariak banan-banan elkarri lekukoa emanez txandakatzen direlarik).

Egitaraua

  • 10:15etik 12:30era: sailkatze serieak
  • 14etatik 14:45era: finala lehen 4 taldeentzat
  • 15:00: sari banaketa

Lantegiak eta jostaketak hondarrean

Lehiaketa bitartean, lantegi ekoherritarrak eta hondar gaineko jostaketak proposatuko zaizkie taldeei.

Partaideak

Handisurf elkartea, Frantziako Surf Federazioa, Lehena surf eskola (Hendaiakoa),  Euskal Herriko UNSS erakundea, Water Family (du flocon à la vague) elkartea.

Benoît Moreau eta Pierre Olivier Coutant, Frantziako Handisurf txapeldunak dira txapelketa honen babesleak.