Konfinamendu garai hauetan, garrantzitsua da euskararekin dugun lotura ez galtzea.
Gure denbora librea baliatzen ahal dugu ere, ondotik gure egunerokoan oso baliagarriak izanen zaizkigun nozio batzuen ikasteko. Hona hemen, beraz, denentzat baliagarriak diren baliabide batzuk, haur zein gurasoentzat, euskaldun zein ikasten dutenentzat!
Euskara ikasteko
- Gure Irratiko boluntario talde batek grabatu eta Radiokulturak digitalizaturiko Herritartzen euskara kurtsoak
- Euskara kurtsoak linean Mintzalasai elkartearen webgunean
- Euskal Elkargoak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Hendaia, Baiona eta Biarritzeko Udalek plazaratu hiztegi tematikoen bilduma deskargatu
- Koronabirusaren inguruko hiztegi berezia (pdf - -1 - nouvelle fenêtre), Euskaltzaindiak eta UZEI itzultzaileen elkarteak osaturik
Gurasoentzat
- Baliabide anitz eskuratzen ahal dira Mintzalasai elkartearen webgunean (ipuinak, haurrentzako ikuskizunak, aplikazio eta bideo ludikoak, aholkuak…)
Baliabide gehiago
- AEKk osatu webgunea, euskara konfinamendu garaian praktikatzeko baliabide anitz zerrendatzen dituena
- Facebook-en:
- “Etxean Euskaraz”, Mintzalasai elkartearen orrialdea (ikasteko, familientzako, euskaraz bizitzeko baliabideak, konfinatuen agenda..).
- Gastibeltza Filmen orrialdea (euskarazko filmak)
- Kanalduderen orrialdea (tokiko telebista euskaraz)
- Linean dauden euskarazko doako baliabideen zerrenda, Hendaiako Mediatekak osaturik
- COVID 19-i lotutako afitxatxoak, saltegi eta leku publikoetarako, Bai Euskarari elkarteak proposaturik