Euskararen Erakunde Publikoak 2022-2023ko «Euskaraz Lan Egin» euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.
Hirugarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab…).
2022-2023ko «Euskaraz Lan Egin» dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu
Bekak formakuntza «trinkoak», astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi «trinkoetan» egin daitezke.
Izen emate txostenak 2022ko ekainaren 17a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik. Argibide guziak eta izen-emate txostenak EEPren www.mintzaira.fr webgunean.
Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda
AEK – Itsasu – www.aek.eus 05 59 64 95 10
AEK – Forua (Bizkaia) – www.aek.eus +34 648 250 172
Maizpide barnetegi-euskaltegia – Lazkao (Gipuzkoa) – www.maizpide.eus +34 943 88 92 31 / +34 688 655 779
Zornotzako barnetegia – Amorebieta Etxano (Bizkaia) – www.zornotzakobarnetegia.eus +34 946 308 304