Euskararen Erakunde Publikoak 2021eko “Euskaraz Lan Egin” bekaren edizioaren 2. deialdia abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.
Bigarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, haur ttipiak, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab…).
2021eko “Euskaraz Lan Egin” dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu. Ekaineko lehen deialdiaren ondotik, leku guti batzuk gelditzen dira.
Bekak formakuntza «intentsiboak», astean gutienez 30 orenekoak eta hainbat hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi «trinkoetan» egin daitezke.
Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta formakuntza 2021eko irailaren 1a eta 2022ko agorrilaren 31a bitartean egin beharko du. Formakuntza, Euskal Elkargoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan (Eusko Jaurlaritzak homologatu euskaltegi batean) egiteko aukera izanen du, helburua C1 maila lortzea delarik.
Izen emate txostenak 2021eko urriaren 18a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik.
Xehetasunak eta txostenak Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean.
Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda
AEK – Itsasu – www.aek.eus – 05 59 64 95 10 –
AEK – Forua (Bizkaia) – www.aek.eus – +34 648 250 172 –
Maizpide barnetegi-euskaltegia – Lazkao (Gipuzkoa) – www.maizpide.eus – +34 943 88 92 31 / +34 688 655 779 –
Zornotzako barnetegia – Amorebieta-Etxano (Bizkaia) www.zornotzakobarnetegia.eus – +34 946 30 83 04 –