Euskararen Urtaroa: proiektu deialdia

Euskararen Urtaroa 2019ko azaroaren 15etik 29ra igaranen da, eta Hendaiako elkarteak parte hartzera gonbidatuak dira.

Euskal Elkargoaren hizkuntza politikaren helburuetan da euskararen inguruko dinamiken hedatzea, herritarrak, eragile pribatuak eta erakunde publikoak bilduz.

Baxe Nafarroan abiatu den Euskararen Urtaroak bete-betean helburu horri erantzuten dionez, Euskal Elkargoak aurten berriz antolatzea eta eremu guztira hedatzea erabaki du. 2019ko azaroaren 15etik 29ra iraganen da, Baiona Angelu Biarritz eremuan Mintzalasai ekitaldiarekin osagarri izanez.

Euskararen Urtaroak Euskal Elkargoarekin, Herriko Etxeekin eta elkarteekin antolatua den euskarazko egitaraua proposatzen du. Herriko Etxeek eta Euskal Hirigune Elkargoak antolatzen dituzten animazioak kudeatzen eta diruztatzen dituzte. Eragile pribatuek aldiz laguntza bat ukan dezakete haien animazioen antolatzeko, 1000€ arte gertakarika.

NOLA PARTE HARTU?

Hemen aurkituko dituzue deialdiaren araudia eta proposamen fitxa. Txostena uztailaren 15a aitzin helarazi beharko duzue helbide elektronikora.

Araudia deskargatu (leiho berria) (pdf - -1 - nouvelle fenêtre)

Proposamen fitxa deskargatu (leiho berria) (pdf - -1 - nouvelle fenêtre)

Hizkuntza politika eta kultur partaidetzak batzordeko hautetsiz eta eragile pribatuen ordezkariz osatua izanen den gidaritza batzorde batek lurralde mailan koherentea den egitaraua osatuko du.

Elkarlan desmartxa honen abiatzeko, bilkura batzuk antolatuak dira:

  • ekainaren 19an, 20:30ean, Hazparneko Lurraldea Eremuan, Hazparnen
  • ekainaren 20an, 20:30ean, Errobiko Lurralde Eremuan, Itsasun
  • ekainaren 21ean, 19:00etan, Hego Lapurdiko Lurralde Eremuan, Urruñan
  • ekainaren 26an, 20:30ean, Irati gelan, Zerbütxügünea, Maulen
  • ekainaren 27an, 20:30ean, Garazi Baigorri Lurralde Eremuan, Donazaharren.

Bilkura hauen kari, Gidaritza Batzordean sartuko diren eragile pribatuen ordezkariak izendatzeko parada izanen da.

Navigation de l’article