EUSKARAREN URTAROA, azaroaren 17tik abenduaren 1era: hemen duzue programa!

EUSKARAREN URTAROA, azaroaren 17tik abenduaren 1era, euskarazko ehun bat ekitaldietan parte hartzeko gomita.

Euskal Elkargoak eta bere partaideak, Herriko Etxeak, eragile pribatuak eta elkarteak, elkarlanean ibili dira 15 egunez, lurralde osoan, euskarazko ezohiko hitzorduak proposatzeko (mintzaldi, ikusgarri, tailerrak eta bisita gidatuak) euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko edo mintzatzeko! Horren karietara, Hendaiako elkarteak eta Herriko Etxeko Euskara zerbitzua mobilizatu dira, jarduera mota anitzeko programa aberatsa eskaintzeko.

Denei irekitako gertakaria da: euskararekin lehen harreman bat ukan nahi baduzu, aldibereko itzulpena proposatzen duten ekitaldietara edo gurasoei Familiaren Astearen baitan eskaintzen zaien iniziazio tailerrera hurbil zaitez; euskara ikasten ari bazara, praktikatzeko eta euskal munduan murgiltzeko aukera ezin hobea duzu; euskaldun berri edo zahar bazara, zatoz jende berria ezagutzera eta euskaraz atseginez aritzera!

Denek elkarrekin, euskaraz mintzatzeko eremuak sor eta egonkor ditzagun, euskaraz bizitzeko!

Hendaiako jardueren programa honen azpian aurkituko duzue, eta egitarau osoa, berriz, Euskal Elkargoaren webgunean.

EUSKARAREN URTAROA HENDAIAN 2023

Bi urtero, larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa azaroaren 17tik abenduaren 1era iraganen da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan. Hendaian, hainbat jarduera antolatuko dira horren kari. Programa osoa Euskal Elkargoaren webgunean aurkituko duzue www.communaute-paysbasque.fr.

AZAROAREN 17tik 29ra

Dakienak badaki: euskal mitoak ezagutzen dituzu?

Ixabel Millet kontalariak ipuin zati batzuk kontatuko ditu, eta zuek osatu beharko dituzue! Horrekin, irratsaioak grabatu eta hedatuko dira Antxeta Irratian.

Parte hartzeko, izena eman azaroaren 22a aitzin: 06 75 80 06 68 (publikoa: familiak).

Aurkezpen saioaren hedapena azaroaren 17an, 16.30etik 17:00etara Antxeta Irratian.

Publikoarekin grabatutako saioen hedapena azaroaren 27 eta 29an, 16.30etik 17:00etara.

Antolatzaileak: Bi’Arte elkartea eta Antxeta Irratia

Lekua: Antxeta Irratian

AZAROAREN 18an (larunbata)

19:00

Gure Zaharrak

Euskarazko antzerkia eta txotxongiloak, Xiberoko Bonbon Beltz konpainiaren eskutik. 12 urtetik goiti.

Iraupena: 1:30. Kultur Sasoiaren baitan.

Antolatzailea: Hendaiako Herriko Etxea – Kultura zerbitzua

Lekua: Mendi Zolan kulturgunean

Prezioa: 12€ / 6€. Txartelak salgai www.hendaye-culture.fr webgunean eta Mendi Zolan kulturgunean.

18:00 – 22:00

Josta eta dasta

18:00

Pole dantza, mutxiko eta txalaparta tailerra.

20:00

Talo tailerra.

Izen-emateak eta xehetasunak: 06 81 47 05 15 –

Antolatzailea: Mintzaian elkartea

Lekua: Enbata Gaztetxean

AZAROAREN 23an (osteguna)

18:30-20:00

Euskara deskubrimendua gurasoentzat

Familiaren Astearen kari, Plazara elkarteak deskubritze saio ludiko bat proposatzen dizue, oinarrizko lehen urratsak egiteko eta, alde egiterakoan, tresna baliagarriak eraman eta zure egunerokoan euskara zerbait sartzeko.

Antolatzaileak: Hendaiako Herriko Etxea – Euskara zerbitzua eta GEUZ

Lekua: Borderline Fabrikan

Izen-ematea derrigorrezkoa berantenaz azaroaren 23ko 12:00ak aitzin: 06 29 19 00 96

AZAROAREN 25ean (larunbata)

19:00 – 20:00

DORTOKA – Euskara ikasten dutenentzako irratia

Imanol Espinazo aktorea euskara ikasten ari da eta erabaki du mikroa hartzea euskara ikasi dutenen lekukotasuna biltzeko. Programa bat euskaraz, hanka-sartzeak umorez partekatzeko. Zuzeneko irratsaioa.

Lekua: Borderline Fabrikan

Antolatzailea: Vents et Marées konpainia

Xehetasunak: 06 21 27 54 31

AZAROAREN 30ean (osteguna)

18:30

MINTZALDIA: “Lotiren Ramuntcho (1897) eleberria eta orduko euskal kultura”, Jon Casenave-n eskutik. Pierre Loti idazlearen heriotzaren mendemuga kari.

Euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera.

Antolatzaileak: Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzua eta Eusko Ikaskuntza

Lekua: A. d’Abbadie entzun-aretoan (Zokoburu)

ABENDUAREN 1ean (ostirala)

17:30

Zirko tailerra familientzat

Rouge Elea konpainiaren 20. urtemuga kari.

Antolatzailea: Borderline Fabrika
Lekua: Borderline Fabrikan

20:30 Euskomedi Kluba EZEZTATUA

Navigation de l’article