Euskararen Urtaroa

Bi urtero, larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan. Hendaian, hainbat jarduera antolatuko dira horren kari. Hemen duzue egitaraua (pdf - 1,08 MB - nouvelle fenêtre):

Azaroaren 20an (larunbata)

16:00

ZIRKU TAILERRA, guraso eta haurrentzat. Bi artista, bata lurrezko akrobaziatan aditua eta bestea trapezista. Antolatzailea : Mintzaian elkartea.

Lekua: Borderline fabrikan (geltokian).

Izen-emateak:

Azaroaren 21ean (igandea)

15:00

ZINE FILO, Olatz Perezen eskutik.

Adin guztietarako euskarazko film baten proiekzioaren ondotik, haur eta helduekin eztabaida filosofikoa. Xehetasun gehiago zinemako egitarauan www.hendaye-culture.fr

Lekua: Variétés zinegelan

19:00

“Hil Kanpaiak” euskarazko filma (Imanol Rayo, 2020, 95 min)

12 urte petik ez da aholkatua.

Lekua: Variétés zinegelan

Azaroaren 24an (asteazkena)

17:30

YOGA TAILERRA euskaraz familientzat (4 eta 10 urte arteko haurrekin).

Lekua: Kiran Santi Yoga elkartean: Pausuko errepidea, 74, Intzura auzoan

18:30

MINTZALDIA: Bertsolaritza eta Feminismoa, Miren Artetxe-ren eskutik. Emazteek jasan bortizkerien aurkako nazioarteko egunaren kari.

Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean

Lekua: Antoine d’Abbadie entzun-aretoan (Zokoburun)

Azaroaren 27an (larunbata)

11:00

FILO TAILERRA, Olatz Perezen eskutik.

6-11 urteko haurrentzat. Ipuin baten irakurketa eta gero, gustuko gai bat hautatu eta horri buruzko galdera eta erantzunak partekatuko ditugu. Leku mugatuak, izen-emateak Mediatekan.

Lekua: Mediatekan

19:00

PINTXO FILO, Olatz Perezen eskutik.

Helduentzat. Pintxo pote eta eztabaida funky filosofikoa.

Lekua: Borderline Fabrikan (geltokian)

Izen-emateak: 

Abenduaren 1ean (asteazkena)

17:30

YOGA TAILERRA euskaraz familientzat (4 eta 10 urte arteko haurrekin).

Lekua: Kiran Santi Yoga elkartean: Pausuko errepidea, 74, Intzura auzoan

Abenduaren 2an (osteguna)

20:30

OTXALDE taldearen KANTALDIA, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan.

Prezioak : 12€/6€/4€ – Erreserbak: www.hendaye-culture.fr

Lekua: Gaztelu Aretoan

Abenduaren 3an (ostirala)

17:30

KAFE FILO, Olatz Perezen eskutik.

Eztabaida filosofiko gozoa. Kafea, bixkotx eta Sokrateren amari buruz kalakan.

Lekua: Lovi kafetegian, Errepublika plazan

Izen-emateak: 

OSASUN BAIMENA eskatzen ahalko zaizue hainbat jardueratan. Informa zaitezte!

Programa osoa hemen aurkituko duzue

Navigation de l’article